Elikadura jasangarriaz arituko dira Agenda 21eko foroan
Tokiko Agenda 21eko Foroaren bilera egingo dute bihar Legazpin, hilero bezala. 18:30etik 20:00etara egin dute hitzordua, udaletxeko areto nagusian. Bihar, elikadura jasangarria landuko dute, Haztegi ikastolako eta Olazabal institutuko Batxilergoko ikas...
Tokiko Agenda 21eko Foroaren bilera egingo dute bihar Legazpin, hilero bezala. 18:30etik 20:00etara egin dute hitzordua, udaletxeko areto nagusian. Bihar, elikadura jasangarria landuko dute, Haztegi ikastolako eta Olazabal institutuko Batxilergoko ikasle talde batek lagunduta. Hain zuzen, hori da Eskolako Agenda 21 programaren barruan ikasleek aztertu duten gaia.
Bihar arratsaldean gazte hauek eta ikastetxeek egin duten lana ezagutzea da asmoa, baita, hartu dituzten konpromisoak zeintzuk diren jakitea ere. Bide batez, Legazpin elikadura jasangarria nola bultzatu daitekeen landuko dute biltzen diren guztien artean.