«Eztabaida antzuetan» ez duela sartu nahi erantzun dio udal gobernuak EAJri
EAJ-PNVk udal gobernuari egindako kritikak direla eta, Aitor Larburu zinegotziak azaldu du ez dutela «eztabaida antzuetan sartu nahi». Hori dela eta, EAJk «egindako irainei ez diegu inongo garrantziarik ematen. Gure asmo sendoa da kontu epaite...
EAJ-PNVk udal gobernuari egindako kritikak direla eta, Aitor Larburu zinegotziak azaldu du ez dutela «eztabaida antzuetan sartu nahi». Hori dela eta, EAJk «egindako irainei ez diegu inongo garrantziarik ematen. Gure asmo sendoa da kontu epaitegiak aipatzen dituen irregulartasun larriak aztertzea», eta asmo horretan, «bukaeraraino iristeko asmoa» dutela azaldu du.
Udal gobernuko kideen ustez, «beasaindarren eskubidea da udal kudeaketaren berri izatea, eta horregatik intentzioa dugu udalean ikerketa batzorde bat osatzeko, ahal bada bertako ordezkari politiko guztiekin». Bukatzeko, udalean ez dutela «inongo puntu ilunik nahi» eta auzi hau argitzeko prest daudela azaldu dute.