Gipuzkoako Diputazioak harrera ofiziala egingo dio gaur Ampo Ordiziari
Gipuzkoako Foru Aldundiak harrera ofiziala egingo dio gaur arratsaldean Ampo Ordizia errugbi taldeari. Martin Garitano diputatu nagusia, Ikerne Badiola kultura, gazteria eta kirol diputatua, Asier Sarriegi kiroletako zuzendaria, Ordiziako udal ordezkariak, Gipuzkoako Errugbi Federaziokoak eta Gipuzkoako errugbi taldeetakoak izango dira bertan. Ordiziako taldea 18:45ean iritsiko da Gipuzkoa plazara. Sarrera nagusiko ateak ireki eta gero, Garitanok eta Badiolak egingo diete harrera taldekideei. Ondoren, trono aretora igoko dira, eta ekitalditxo bat egingo dute bertan. Lehendabizi pare bat minutuko bideo bat emango dute, eta ondoren, diputazioko ordezkariek eta klubekoek hitz egingo dute. Taldeak sinatutako elastiko oparitu die Garitano eta Badiolari, eta aldundiak oroigarri bat. Ondoren, taldeko argazkia aterako dute.
Gipuzkoako Foru Aldundiak harrera ofiziala egingo dio gaur arratsaldean Ampo Ordizia errugbi taldeari. Martin Garitano diputatu nagusia, Ikerne Badiola kultura, gazteria eta kirol diputatua, Asier Sarriegi kiroletako zuzendaria, Ordiziako udal ordezkariak, Gipuzkoako Errugbi Federaziokoak eta Gipuzkoako errugbi taldeetakoak izango dira bertan.
Ordiziako taldea 18:45ean iritsiko da Gipuzkoa plazara. Sarrera nagusiko ateak ireki eta gero, Garitanok eta Badiolak egingo diete harrera taldekideei. Ondoren, trono aretora igoko dira, eta ekitalditxo bat egingo dute bertan. Lehendabizi pare bat minutuko bideo bat emango dute, eta ondoren, diputazioko ordezkariek eta klubekoek hitz egingo dute. Taldeak sinatutako elastiko oparitu die Garitano eta Badiolari, eta aldundiak oroigarri bat. Ondoren, taldeko argazkia aterako dute.