Herri ekimeneko euskal hedabideek diagnosia aurkeztu diote Jaurlaritzari
sektorearen diagnostikoa eta erronka komunak biltzen dituen dokumentua aurkeztu dizkiete gaur Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuari eta Lurdez Auzmendi Hizkuntz Politikarako sailburuordeari.
Sektoreko komunikabideen izenean Argia aldizkariko Xabier Letona, BERRIA Taldeko hedabideen arduradun Iban Arregi eta Mikel Irizar Tokikom elkarteko lehendakaria izan dira Gasteizen. Bileran, Jaurlaritzari hausnarketa mahai bateratua osatzeko eskatu diote, eta diru laguntza politika aldatu eta hitzarmen eredua ezar dezala, sektorean inbertsioak eta garapena susta ditzala eta publizitate instituzionalaren banaketan hizkuntz irizpideak pisu handiago izan dezala eskatu diote, besteak beste, Eusko Jaurlaritzari.
Herri ekimeneko euskal hedabideek duela hilabete pasatxo aurkeztutako