Herri Urratsera joateko autobusa antolatu du Hitzarok
Maiatzaren 13an Senperen (Lapurdi) ospatuko den Herri Urrats jaira joateko autobusa antolatu du Ordiziako Hitzaro Euskara Elkarteak. Maiatzaren 8rako eskuratu behar dira txartelak, bi bide erabiliz: Hitzarora deituz (943 16 23 66) edo mezu elektroniko ...
Maiatzaren 13an Senperen (Lapurdi) ospatuko den Herri Urrats jaira joateko autobusa antolatu du Ordiziako Hitzaro Euskara Elkarteak. Maiatzaren 8rako eskuratu behar dira txartelak, bi bide erabiliz: Hitzarora deituz (943 16 23 66) edo mezu elektroniko bat idatziz (hitzaro@gmail.com). Hitzaroko bazkide eta mintzalagunek 10 euro ordaindu beharko dute, eta gainontzekoek hamabi. Autobusa 08:30ean abiatuko da Arboladitik, eta Senperetik 19:00etan aterako da herrira bueltan.
Hitzarok herritar guztiak gonbidatu nahi ditu Iparraldeko Ikastolen aldeko jaira inguratzeko. “Ikastolen sendotzea eta garapena elementu estrategikoak dira Iparraldearen berreuskalduntze politikan, eta garapen hori ziurtatzeko ikastolekiko elkartasuna behar-beharrezkoa da”, nabarmendu dute.