Emakumeen historiari buruzko hitzaldia gaur Barrenan
Araitz Rodriguezek eta Nerea Eliasek Memoriaren bidea: Emakumeen historia, emakumeekin egindako bidea hitzaldia egingo dute gaur arratsaldean Barrenan, 18:30ean. Kimetz emakume elkarteak antolatu du hizketaldi hori. Antolatzaileek diotenez, Euskal Herr...
Araitz Rodriguezek eta Nerea Eliasek Memoriaren bidea: Emakumeen historia, emakumeekin egindako bidea hitzaldia egingo dute gaur arratsaldean Barrenan, 18:30ean. Kimetz emakume elkarteak antolatu du hizketaldi hori.
Antolatzaileek diotenez, Euskal Herriko historia emakumeak kontutan izan gabe idatzi da orain dela gutxi arte. Gaurko hitzaldian Euskal Herriko historian genero ikuspegiaren inguruan dauden hutsuneak aipatu dituzte, eta hutsune horiek betetzen hasteko, emakumeek hainbat momentu historikotan egindako ekarpenak gogoratu dituzte: emakumeak 36ko gerran; emakume baserritarrek egindako lana; erbestea; legez kanpoko jardueretako bizipenak; eta emakumeen garrantzia industrializazio prozesuetan, bai lantegietan eta baita ezkutuko ekonomian ere.












