
Laukote Jazz taldearen kontzertua izango da larunbat honetan, 20:00etatik aurrera, Igartza jauregian. Musikenen elkar ezagututako lau lagunek osatzen dute taldea: Emmanuel Losio (gitarra), Alberto Madrid (kontra baxua), Roberto Nieva (saxo altua) ...

Loinatz jaietako Mariren jaitsierarako entsegu saioak antolatu ditu Aurtzaka dantza taldeak. Maiatzaren 4an eta 11n izango dira, 20:00etan, Antzizar kiroldegian. Aurtzaka taldekoek azaldu dutenez, «dantzen errepasorako edo ikasketarako ateak zab...

Ordiziako hiru gunetan eremu urdineko aparkaldi mugatua ordu erditik ordubetera luzatzeko erabakia hartu zuen udalbatzak martxoaren 28ko osoko bilkuran, eta hilabetean publiko ondoren, gaur jarri dute indarrean aldaketa hori. Aurrerantzean, Gudarien Etorbideko, Ordizia kaleko eta Joseba Rezola pasealekuko ( tren geltokiaren ondoko aparkalekuan) eremu urdineko aparkalekuetan ordubetez utzi ahal izango da autoa. Garagartza plazan, berriz, ordu erdiko aparkaldia mantenduko da.

Kontzertua datorren igandean izango da, 12:30ean; udalak autobusa jarriko du 12:00etan, parrokian

Sasieta Mankomunitateak aurrera eramateko asmoa duen Ekintza Plana aurkeztu zuen asteazken arratsaldean. 14 puntuko plana aurkeztu zuten, baina garrantzia berezia eman zieten autokonpostaiari eta hondakinak gaika biltzeko eredu erakinkor bat ezartzeko bideragarritasuna azterketari. Azken honetarako 3 fase zehaztu dituzte, Sasieta Mankomunitateak eramaten duen eremuko 22 udalerrietan aurrera eramateko: Egungo egoera aztertu; Udalaren arabera hondakin kudeaketa ezberdinak aztertu, aprobetxa daitekeena maximizatzeko eta Udaletako iradokizunaak jaso oinarrizko eszenatoki bat zehazteko: bideak, inbertsioak, langileen beharra… Sei hilabete inguruan egingo da azterketa hau, udalez-udal bilera pertsonalizatuak eginez. Autokonpostari dagokionean berriz, Udalerri bakoitzeko zein etxetan egiten den autokonposta ikusiko da eta baita zein etxek izango lukeen autokonposta egiteko aukera. Behin datu horiek izanda, autokonposta egiten duten etxeetara joango dira egoera aztertzera. Akatsik egingo balute zuzentzen lagundu eta egiteari utzita badaude prozedura hau berreskuratzen saiatuko dira Sasietaren bidez lan egingo duen enpresa bat. Dagoeneko Sasieta Mankomunitatearen eremuan 800 etxe ingurutan egiten da autokonposta. «Udal guztiak daude birziklatzearen alde» eta Ekintza Plan hau aurrera eramateko «Udal guztien inplikazioa beharrezkoa» dela zioen Azeari Andonegi Sasieta Mankomunitateko lehendakariak. EKINTZAK: • Autokonpostaia bultzatu. • Hondakinak gaika biltzeko eredu eraginkorrak aztertu. • Hondakin sortzaile handiei bidertutako birziklatze kanpaina.Elkarteei, tabernei, jangelei… Edukiontzi bereziak eskeini gaikako banaketa egiteko. • Azoketan hondakinak bereiztuta jasotzeko [...]

Beasaingo Udalak omenaldi xumea egin dio 102 urte bete dituen Marcos Alustizari, bera baita Beasaingo pertsonarik zaharrena. Alustiza Gaintzan jaioa bada ere, Beasainen bizi da. 36ko Gerra gertutik ezagutu zuen, eta Eusko Gudarosteko sargentu z...

Gipuzkoako Foru Aldundiak harrera ofiziala egin zion atzo iluntzean Espainiako Kopa irabazi duen Ampo Ordizia errugbi taldeari. 18:30ak aldera iritsi ziren klubeko zuzendaritzako kide, teknikari eta jokalariak Diputaziora, Axio Araña entrenatzailea eta Joanes Aierbe kapitaina aurretik zirela, kopa eskuan. Han, Martin Garitano ahaldun nagusia, Ikerne Badiola kiroletako diputatua eta Asier Sarriegi kiroletako zuzendaria zituzten zain. Ekitaldi xumea izan zen. Bi minutuko bideo proiekzio bat ikusi ondoren, Badiolak hartu zuen hitza, eta esan zuen sekula ez lukeela pentsatuko errugbia horrenbeste jende mugiarazteko gai izango zenik. Palentziako finalean ere izan zen Badiola, eta han bizitakoak gogoan hitz egin zuen. Garitanok esan zuen Gipuzkoa guztia “harro” dagoela Ampo Ordiziaren lorpenarekin, eta bide beretik jarraitzeko deia egin zien, ligako tituluarekin diputazioara berriz joateko. Aitor Araña presidenteak eskerrak eman zizkien zale, jokalari, erakunde eta babesle guztiei, eta ligako koparekin itzultzeaz ere aritu zen. Garitanok oroigarria bat eman zien klubaren arduradunei, eta Araña presidenteak bina elastiko eta baloi oparitu zizkien. Taldeko argazki bat atereaz bukatu zen ekitaldia.

Beasaingo udalbatzak ohiko osoko bilkura egingo du gaur, 19:30ean. Landuko dituzten gaien artean, Mariaratseko etxebizitzen inguruan, Eusko Jaurlaritzarekin dagoen hitzarmena eteteko aukera aztertuko dute. Lorratz elkartearekin duten kontratua luzatz...

Olaztiko (Nafarroa) errauste plantari buruzko dokumentala emango dute bihar, 19:00etan, Ordiziako Gaztetxean. Gazte asanbladaren arabera, zaborraren kudeaketaren gaia “puri-purian” dago, eta gaztetxeak bere ekarpena egin nahi izan du dokume...

Beasaingo Udaltzaingoak jakinarazi duenez, maiatzaren 2tik 4ra bitartean, autoan segurtasun uhala eta umeentzako aulkiak erabiltzen direla ziurtatzeko kanpaina egingo dute. Martxoan kanpaina informatiboa egin zuten, baina oraingoan, arauak betetzen ez ...

Zumarragako dantza taldeak dantza eta antzerkia uztartuko ditu aurtengo jaialdi berritzailean

Legazpiko Izadi Zaleak mendi elkartearentzat izango da aurtengo Olaria saria. Hala erabaki du udalbatzak, aho batez, udaletxean egin den azkeneko osoko bilkuran. Olaria saria Santikutz egunean, maiatzaren 3an, jasoko du elkarteak herrian urteetan egindako lanaren ordainetan. Herenegun egin zen Legazpin ohiko osoko bilkura. Bertara eraman zen gai zerrendako gaietako bat izan zen Olaria sariari zegokiona. Sei hautagai proposatu ziren hasiera batean: musika banda, Amor Martinez, pilota eskola, Izadi Zaleak, Legazpiko Gazteak kirol elkartea eta Jose Mari Urtzelai. Epaimahaiak bi bozketa egin eta gero, Izadi Zaleak elkartearentzat izango da aurten saria. Horren haritik, Jabier Iraetak, EAJko ordezkariak, Olaria sariaren araudia aldatzeko proposamena luzatu zion udalbatzari. Araudiak dioenez, Olaria azken urtean herriaren alde lan egin duen pertsona edo taldeari eman behar zaio, baina «azken urteetan ez da horrela izan», esan zuen Iraetak. «Honekin ez dut esan nahi Izadi Zaleakek ez duenik sari hau merezi, azken urtean baino, azken urteetan herrian lan asko egin duela baizik». Horregatik, araudiaren helburuak zehaztu eta finkatu behar direla esan zuen. Gainontzeko alderdi guztiak ados agertu ziren proposamenarekin. Zergen igoera Eztabaida sortu zuen gaietako bat izan zen, ordenantza fiskalak aldatzeko udalbatzak egindako proposamenarena. Bi eremutan eragingo du aldaketak. Batetik, EIOZ edo eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergari dagokionean. [...]

Araitz Rodriguezek eta Nerea Eliasek Memoriaren bidea: Emakumeen historia, emakumeekin egindako bidea hitzaldia egingo dute gaur arratsaldean Barrenan, 18:30ean. Kimetz emakume elkarteak antolatu du hizketaldi hori. Antolatzaileek diotenez, Euskal Herr...

Beasaingo Gaztetxeak, liburu aurkezpen bat antolatu du bihar arratsalderako. Joseba Azkarraga idazlea etorriko da, Euskal harria liburua besapean duela. Ekitaldia 19:00etan izango da; aurkezpenaren ondoren, mahai ingurua egingo dute. Gauean berriz, 2...

Beasaingo udal gobernuak legealdiko plana osatu nahi du uda aurretik, eta horretarako, «parte hartzean oinarritutako prozesua» jarriko dute martxan. Datozen asteetan, herriko eragileekin, alderdi politikoekin, udal langileekin eta herriguneko eta auzoetako herritarrekin bilduko dira, haien iritziak eta proposamenak jasotzeko. Horrez gain, inkesta bat ere egingo dute, ahalik eta herritar gehienen iritziak biltzeko. Koldo Agirre alkateak azaldu duenez, udal gobernuarentzat «udalaren kudeaketa herritarrei irekitzea lehentasuna» da, eta horretarako, «ezinbesteko ikusten dugu parte hartze guneak, aukerak eta espazioak zabaltzea». Bide horretan, aurreneko pausoa auzoka egin zituzten batzarrak izan zirela gogorarazi du. «Parte hartze gune hauen helburu nagusia, udala herritarrengana gerturatu eta herritarrek dituzten kezkak eta proposamenak zuzenean entzutea, herritarrekin batera eztabaidatzea eta herritarrekin batera erabakiak hartzea da», Agirreren hitzetan. Lan egiteko modu bera erabili nahi izan dute legealdiko plana osatzerako garaian. Hala, «legealdi honetako datozen hiru urteetarako, udal gobernuak zein ekimen lehenetsiko dituen zehaztuko duen plana» egin nahi dute, uda aurretik. Plan horrek, Beasainen egingo diren proiektuez gain, «etorkizuneko herri ereduaren inguruan eztabaida sortzeko» ere balioko duela uste du alkateak. Horretarako, ordea, «herritarren, herriko eragileen, udal langileen eta alderdi politikoen iritziak» jaso nahi ditu udal taldeak, «herritik bideratutako ahalik eta ekimen gehien» txertatzeko. Maiatzeko aurreneko hamabostaldian bost bilera egingo dituzte. Saio horietan, legealdiko planaren lehen [...]



