Eremu urdineko aparkaldi mugatuaren ordutegi berria, gaurtik indarrean
Ordiziako hiru gunetan eremu urdineko aparkaldi mugatua ordu erditik ordubetera luzatzeko erabakia hartu zuen udalbatzak martxoaren 28ko osoko bilkuran, eta hilabetean publiko ondoren, gaur jarri dute indarrean aldaketa hori. Aurrerantzean, Gudarien Etorbideko, Ordizia kaleko eta Joseba Rezola pasealekuko ( tren geltokiaren ondoko aparkalekuan) eremu urdineko aparkalekuetan ordubetez utzi ahal izango da autoa. Garagartza plazan, berriz, ordu erdiko aparkaldia mantenduko da.