Harrera egin diete Kopako txapeldunei
Gipuzkoako Foru Aldundiak harrera ofiziala egin zion atzo iluntzean Espainiako Kopa irabazi duen Ampo Ordizia errugbi taldeari. 18:30ak aldera iritsi ziren klubeko zuzendaritzako kide, teknikari eta jokalariak Diputaziora, Axio Araña entrenatzailea eta Joanes Aierbe kapitaina aurretik zirela, kopa eskuan. Han, Martin Garitano ahaldun nagusia, Ikerne Badiola kiroletako diputatua eta Asier Sarriegi kiroletako zuzendaria zituzten zain. Ekitaldi xumea izan zen. Bi minutuko bideo proiekzio bat ikusi ondoren, Badiolak hartu zuen hitza, eta esan zuen sekula ez lukeela pentsatuko errugbia horrenbeste jende mugiarazteko gai izango zenik. Palentziako finalean ere izan zen Badiola, eta han bizitakoak gogoan hitz egin zuen. Garitanok esan zuen Gipuzkoa guztia “harro” dagoela Ampo Ordiziaren lorpenarekin, eta bide beretik jarraitzeko deia egin zien, ligako tituluarekin diputazioara berriz joateko. Aitor Araña presidenteak eskerrak eman zizkien zale, jokalari, erakunde eta babesle guztiei, eta ligako koparekin itzultzeaz ere aritu zen. Garitanok oroigarria bat eman zien klubaren arduradunei, eta Araña presidenteak bina elastiko eta baloi oparitu zizkien. Taldeko argazki bat atereaz bukatu zen ekitaldia.
Gipuzkoako Foru Aldundiak harrera ofiziala egin zion atzo iluntzean Espainiako Kopa irabazi duen Ampo Ordizia errugbi taldeari. 18:30ak aldera iritsi ziren klubeko zuzendaritzako kide, teknikari eta jokalariak Diputaziora, Axio Araña entrenatzailea eta Joanes Aierbe kapitaina aurretik zirela, kopa eskuan. Han, Martin Garitano ahaldun nagusia, Ikerne Badiola kiroletako diputatua eta Asier Sarriegi kiroletako zuzendaria zituzten zain.
Ekitaldi xumea izan zen. Bi minutuko bideo proiekzio bat ikusi ondoren, Badiolak hartu zuen hitza, eta esan zuen sekula ez lukeela pentsatuko errugbia horrenbeste jende mugiarazteko gai izango zenik. Palentziako finalean ere izan zen Badiola, eta han bizitakoak gogoan hitz egin zuen. Garitanok esan zuen Gipuzkoa guztia “harro” dagoela Ampo Ordiziaren lorpenarekin, eta bide beretik jarraitzeko deia egin zien, ligako tituluarekin diputazioara berriz joateko. Aitor Araña presidenteak eskerrak eman zizkien zale, jokalari, erakunde eta babesle guztiei, eta ligako koparekin itzultzeaz ere aritu zen.
Garitanok oroigarria bat eman zien klubaren arduradunei, eta Araña presidenteak bina elastiko eta baloi oparitu zizkien. Taldeko argazki bat atereaz bukatu zen ekitaldia.














