Hondakinak murrizteko Ekintza Plan bat jarriko du martxan Sasietak
Sasieta Mankomunitateak aurrera eramateko asmoa duen Ekintza Plana aurkeztu zuen asteazken arratsaldean. 14 puntuko plana aurkeztu zuten, baina garrantzia berezia eman zieten autokonpostaiari eta hondakinak gaika biltzeko eredu erakinkor bat ezartzeko bideragarritasuna azterketari. Azken honetarako 3 fase zehaztu dituzte, Sasieta Mankomunitateak eramaten duen eremuko 22 udalerrietan aurrera eramateko: Egungo egoera aztertu; Udalaren arabera hondakin kudeaketa ezberdinak aztertu, aprobetxa daitekeena maximizatzeko eta Udaletako iradokizunaak jaso oinarrizko eszenatoki bat zehazteko: bideak, inbertsioak, langileen beharra… Sei hilabete inguruan egingo da azterketa hau, udalez-udal bilera pertsonalizatuak eginez. Autokonpostari dagokionean berriz, Udalerri bakoitzeko zein etxetan egiten den autokonposta ikusiko da eta baita zein etxek izango lukeen autokonposta egiteko aukera. Behin datu horiek izanda, autokonposta egiten duten etxeetara joango dira egoera aztertzera. Akatsik egingo balute zuzentzen lagundu eta egiteari utzita badaude prozedura hau berreskuratzen saiatuko dira Sasietaren bidez lan egingo duen enpresa bat. Dagoeneko Sasieta Mankomunitatearen eremuan 800 etxe ingurutan egiten da autokonposta. «Udal guztiak daude birziklatzearen alde» eta Ekintza Plan hau aurrera eramateko «Udal guztien inplikazioa beharrezkoa» dela zioen Azeari Andonegi Sasieta Mankomunitateko lehendakariak. EKINTZAK: • Autokonpostaia bultzatu. • Hondakinak gaika biltzeko eredu eraginkorrak aztertu. • Hondakin sortzaile handiei bidertutako birziklatze kanpaina.Elkarteei, tabernei, jangelei… Edukiontzi bereziak eskeini gaikako banaketa egiteko. • Azoketan hondakinak bereiztuta jasotzeko [...]
Azken honetarako 3 fase zehaztu dituzte, Sasieta Mankomunitateak eramaten duen eremuko 22 udalerrietan aurrera eramateko: Egungo egoera aztertu; Udalaren arabera hondakin kudeaketa ezberdinak aztertu, aprobetxa daitekeena maximizatzeko eta Udaletako iradokizunaak jaso oinarrizko eszenatoki bat zehazteko: bideak, inbertsioak, langileen beharra… Sei hilabete inguruan egingo da azterketa hau, udalez-udal bilera pertsonalizatuak eginez.
Autokonpostari dagokionean berriz, Udalerri bakoitzeko zein etxetan egiten den autokonposta ikusiko da eta baita zein etxek izango lukeen autokonposta egiteko aukera. Behin datu horiek izanda, autokonposta egiten duten etxeetara joango dira egoera aztertzera. Akatsik egingo balute zuzentzen lagundu eta egiteari utzita badaude prozedura hau berreskuratzen saiatuko dira Sasietaren bidez lan egingo duen enpresa bat.
Dagoeneko Sasieta Mankomunitatearen eremuan 800 etxe ingurutan egiten da autokonposta. «Udal guztiak daude birziklatzearen alde» eta Ekintza Plan hau aurrera eramateko «Udal guztien inplikazioa beharrezkoa» dela zioen Azeari Andonegi Sasieta Mankomunitateko lehendakariak.
EKINTZAK:
• Autokonpostaia bultzatu.
• Hondakinak gaika biltzeko eredu eraginkorrak aztertu.
• Hondakin sortzaile handiei bidertutako birziklatze kanpaina.Elkarteei, tabernei, jangelei… Edukiontzi bereziak eskeini gaikako banaketa egiteko.
• Azoketan hondakinak bereiztuta jasotzeko kanpaina.
• Murrizpen Guneak landa eremuetan. Birziklatzeko aukera izan dezaten herrigunetik kanpo bizi direnek ere.
• Errekurtsoen diseinua.
• Pixoihal berrerabilgarrien esperientzia pilotoa.
• Ikastetxeei zuzendutako kanpaina eta bisitaldiak.
• Bigarren eskuko materialen azoka.
• Sentsibilizazio kanpaina puntualak. Tupperraren erabilera erosketak egiterakoan, etxeetan propagandarik ez onartzea eta landa olioaren bilketa sustatzeko kanpaina.
• Berrerabilguneak.
• Plater eta edalontzi berrerabilgarriak bultzatu.
• Hondakinak gutxitzeko programa.
• Beste batzuk: kale garbiketa.
Ekintza plan osoa ikusgai hemen:
• Herrientzako ekintza plana2














