Izadi Zaleak mendi elkarteak jasoko du aurten Olaria saria santikutzetan
Legazpiko Izadi Zaleak mendi elkartearentzat izango da aurtengo Olaria saria. Hala erabaki du udalbatzak, aho batez, udaletxean egin den azkeneko osoko bilkuran. Olaria saria Santikutz egunean, maiatzaren 3an, jasoko du elkarteak herrian urteetan egindako lanaren ordainetan. Herenegun egin zen Legazpin ohiko osoko bilkura. Bertara eraman zen gai zerrendako gaietako bat izan zen Olaria sariari zegokiona. Sei hautagai proposatu ziren hasiera batean: musika banda, Amor Martinez, pilota eskola, Izadi Zaleak, Legazpiko Gazteak kirol elkartea eta Jose Mari Urtzelai. Epaimahaiak bi bozketa egin eta gero, Izadi Zaleak elkartearentzat izango da aurten saria. Horren haritik, Jabier Iraetak, EAJko ordezkariak, Olaria sariaren araudia aldatzeko proposamena luzatu zion udalbatzari. Araudiak dioenez, Olaria azken urtean herriaren alde lan egin duen pertsona edo taldeari eman behar zaio, baina «azken urteetan ez da horrela izan», esan zuen Iraetak. «Honekin ez dut esan nahi Izadi Zaleakek ez duenik sari hau merezi, azken urtean baino, azken urteetan herrian lan asko egin duela baizik». Horregatik, araudiaren helburuak zehaztu eta finkatu behar direla esan zuen. Gainontzeko alderdi guztiak ados agertu ziren proposamenarekin. Zergen igoera Eztabaida sortu zuen gaietako bat izan zen, ordenantza fiskalak aldatzeko udalbatzak egindako proposamenarena. Bi eremutan eragingo du aldaketak. Batetik, EIOZ edo eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergari dagokionean. [...]
Herenegun egin zen Legazpin ohiko osoko bilkura. Bertara eraman zen gai zerrendako gaietako bat izan zen Olaria sariari zegokiona. Sei hautagai proposatu ziren hasiera batean: musika banda, Amor Martinez, pilota eskola, Izadi Zaleak, Legazpiko Gazteak kirol elkartea eta Jose Mari Urtzelai. Epaimahaiak bi bozketa egin eta gero, Izadi Zaleak elkartearentzat izango da aurten saria.
Horren haritik, Jabier Iraetak, EAJko ordezkariak, Olaria sariaren araudia aldatzeko proposamena luzatu zion udalbatzari. Araudiak dioenez, Olaria azken urtean herriaren alde lan egin duen pertsona edo taldeari eman behar zaio, baina «azken urteetan ez da horrela izan», esan zuen Iraetak. «Honekin ez dut esan nahi Izadi Zaleakek ez duenik sari hau merezi, azken urtean baino, azken urteetan herrian lan asko egin duela baizik». Horregatik, araudiaren helburuak zehaztu eta finkatu behar direla esan zuen. Gainontzeko alderdi guztiak ados agertu ziren proposamenarekin.
Zergen igoera
Eztabaida sortu zuen gaietako bat izan zen, ordenantza fiskalak aldatzeko udalbatzak egindako proposamenarena. Bi eremutan eragingo du aldaketak. Batetik, EIOZ edo eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergari dagokionean. Kasu hauetan ordaindu beharreko zerga %5era igoko da onartutakoaren arabera.
Bestetik, zerbitzu publikoak eskaintzeagatik eta jarduera administratiboa burutzeagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantzan tarifa berri bat ezartzea onartu zen. Haurren uda ikastaroak izeneko zerbitzua prestatzeari dagokiona, hain zuzen.
Bilduren aldeko botoekin onartu ziren zergen igoerak. Gainontzeko alderdiak abstenitu egin ziren. Iraetak hitz egin zuen EAJren izenean. Bere hitzetan, igoera hau enpresei eta obrei ezartzeak «ez dauka tokirik krisi egoera honetan. Guk enpresak babestu nahi ditugu eta zergak igotzea ez da horretarako bidea», gaineratu zuen.
PSE-EE ere abstenitu egin zen. Oscar Valbuena zinegotziak esan zuenez, hau «zergen eta tasen igoeren azterketa orokorrago baten barruan aztertu beharko litzateke». Horrekin lotu zuen, udalak datorren hilabetetan 2012ko aurrekontuak berrikusteko duen asmoa.
Izan ere, alkateak azaldu zuenez, «2012 urterako onartutako aurrekontuak moldatu beharko ditugu, aldundiak hasiera batean agindutakoa betetzea ezinezkoa izango duelako eta uste baino sarrera gutxiago izango dugulako». Ane Urkiolak, EAJren izenean esan zuen, «aldundiak udalari duen zorra urte betean bueltatzeko jarritako epeak, Legazpi egoera penagarrian» uzten duela esan zuen. Maiatza eta ekaina bitartean gaia aztertzekotan gelditu ziren.
Bestelako gaiak
Aipatutakoez gainera, beste gai batzuk ere landu ziren osoko bilkuran. Jarraipena eman zitzaioan, adibidez, aurreko bilkuretan landu zen gaietako bati. Hala, Agirre-Etxeberri Latxartegi Goenaga eta Urtatza Zaharpe hirigintza eremuetako testu bateratuari onespena eman zitzaion. Era berean, hirigintza hitzarmen hau sinatzeko alkateari eskumena ematea ere onartu zuen udalbatzak bere osotasunean.
Amaitzeko, udaleko langileen zerrenda eta lanpostuen zerrendari hasierako onarpena eman zitzaion Bilduren aldeko botoekin, baita Legazpiko udaletxean praktikak egitea zehazten duen araudiari ere.














