Legealdiko plana egiteko parte hartze prozesua martxan jarriko du udalak
Beasaingo udal gobernuak legealdiko plana osatu nahi du uda aurretik, eta horretarako, «parte hartzean oinarritutako prozesua» jarriko dute martxan. Datozen asteetan, herriko eragileekin, alderdi politikoekin, udal langileekin eta herriguneko eta auzoetako herritarrekin bilduko dira, haien iritziak eta proposamenak jasotzeko. Horrez gain, inkesta bat ere egingo dute, ahalik eta herritar gehienen iritziak biltzeko. Koldo Agirre alkateak azaldu duenez, udal gobernuarentzat «udalaren kudeaketa herritarrei irekitzea lehentasuna» da, eta horretarako, «ezinbesteko ikusten dugu parte hartze guneak, aukerak eta espazioak zabaltzea». Bide horretan, aurreneko pausoa auzoka egin zituzten batzarrak izan zirela gogorarazi du. «Parte hartze gune hauen helburu nagusia, udala herritarrengana gerturatu eta herritarrek dituzten kezkak eta proposamenak zuzenean entzutea, herritarrekin batera eztabaidatzea eta herritarrekin batera erabakiak hartzea da», Agirreren hitzetan. Lan egiteko modu bera erabili nahi izan dute legealdiko plana osatzerako garaian. Hala, «legealdi honetako datozen hiru urteetarako, udal gobernuak zein ekimen lehenetsiko dituen zehaztuko duen plana» egin nahi dute, uda aurretik. Plan horrek, Beasainen egingo diren proiektuez gain, «etorkizuneko herri ereduaren inguruan eztabaida sortzeko» ere balioko duela uste du alkateak. Horretarako, ordea, «herritarren, herriko eragileen, udal langileen eta alderdi politikoen iritziak» jaso nahi ditu udal taldeak, «herritik bideratutako ahalik eta ekimen gehien» txertatzeko. Maiatzeko aurreneko hamabostaldian bost bilera egingo dituzte. Saio horietan, legealdiko planaren lehen [...]
Beasaingo udal gobernuak legealdiko plana osatu nahi du uda aurretik, eta horretarako, «parte hartzean oinarritutako prozesua» jarriko dute martxan. Datozen asteetan, herriko eragileekin, alderdi politikoekin, udal langileekin eta herriguneko eta auzoetako herritarrekin bilduko dira, haien iritziak eta proposamenak jasotzeko. Horrez gain, inkesta bat ere egingo dute, ahalik eta herritar gehienen iritziak biltzeko.
Koldo Agirre alkateak azaldu duenez, udal gobernuarentzat «udalaren kudeaketa herritarrei irekitzea lehentasuna» da, eta horretarako, «ezinbesteko ikusten dugu parte hartze guneak, aukerak eta espazioak zabaltzea». Bide horretan, aurreneko pausoa auzoka egin zituzten batzarrak izan zirela gogorarazi du. «Parte hartze gune hauen helburu nagusia, udala herritarrengana gerturatu eta herritarrek dituzten kezkak eta proposamenak zuzenean entzutea, herritarrekin batera eztabaidatzea eta herritarrekin batera erabakiak hartzea da», Agirreren hitzetan.
Lan egiteko modu bera erabili nahi izan dute legealdiko plana osatzerako garaian. Hala, «legealdi honetako datozen hiru urteetarako, udal gobernuak zein ekimen lehenetsiko dituen zehaztuko duen plana» egin nahi dute, uda aurretik. Plan horrek, Beasainen egingo diren proiektuez gain, «etorkizuneko herri ereduaren inguruan eztabaida sortzeko» ere balioko duela uste du alkateak. Horretarako, ordea, «herritarren, herriko eragileen, udal langileen eta alderdi politikoen iritziak» jaso nahi ditu udal taldeak, «herritik bideratutako ahalik eta ekimen gehien» txertatzeko.
Maiatzeko aurreneko hamabostaldian bost bilera egingo dituzte. Saio horietan, legealdiko planaren lehen txostena aurkeztuko dute. «Eztabaidatzen hasteko tresna» izango dela azaldu dute. Hilabeteko epea emango diete alde guztiei, txostena aztertu eta beraien proposamenak aztertzeko; eta ondoren, ekainean, bigarren bilera erronda bat egingo dute. «Bilera horien helburua, proposamenak jaso, eztabaidatu eta legealdiko planaren zirriborroa osatzea» izango dela aurreratu du Koldo Agirrek. Informazio hori guztia bildutakoan, udal gobernuak behin betiko plana osatuko du, uda aurretik.
Herritarren artean inkesta
Bilera erronda horietaz gain, herritarren iritziak jasotzeko inkesta bat ere egingo du udalak. Etxez etxe banatuko dituzte galdetegiak, eta herritarrek, ekaina arteko epea izango dute erantzuteko. Horrez gain, udalaren inguruko informazio panelak eta postontziak ere jarriko dituzte. Udal gobernuak, legaldiko plana osatzeko bileretan eta inkestan parte hartzeko deia egin die herritarrei.
BILERAK:
- Maiatzak 2. Eragileekin bilera, 19:00etan, batzar aretoan.
- Maiatzak 3. Matxinbenta, Astigarreta, Garin, Arriaran, Gudugarreta eta Beasain mendiko auzotarrekin bilera, 19:00etan, Arriarango elkartean.
- Maiatzak 8. Herriguneko, Igartzako eta Ezkiagako auzotarrekin bilera, 19:00etan, batzar aretoan.
- Maiatzak 9. Udal langileekin bilera, 10:00etan, udaletxean.
- Maiatzak 10. Alderdi politikoekin bilera, 19:00etan, udaletxean.













