Mariaratseko etxebizitzen hitzarmena hizpide, gaur
Beasaingo udalbatzak ohiko osoko bilkura egingo du gaur, 19:30ean. Landuko dituzten gaien artean, Mariaratseko etxebizitzen inguruan, Eusko Jaurlaritzarekin dagoen hitzarmena eteteko aukera aztertuko dute. Lorratz elkartearekin duten kontratua luzatz...
Beasaingo udalbatzak ohiko osoko bilkura egingo du gaur, 19:30ean. Landuko dituzten gaien artean, Mariaratseko etxebizitzen inguruan, Eusko Jaurlaritzarekin dagoen hitzarmena eteteko aukera aztertuko dute. Lorratz elkartearekin duten kontratua luzatzea, eta Aurtzaka dantza taldeak eskatutako eraikuntza eta obren hobaria ere aztertuko dute. Mozioei dagokionean, Bilduk hiru testu aurkeztuko ditu; udal euskaltegiari buruzkoa, Bateragune auziari dagokiona eta euskal preso politikoen ingurukoa.













