Musikeneko Laukote Jazz taldeak Igartzan joko du larunbat honetan
Laukote Jazz taldearen kontzertua izango da larunbat honetan, 20:00etatik aurrera, Igartza jauregian. Musikenen elkar ezagututako lau lagunek osatzen dute taldea: Emmanuel Losio (gitarra), Alberto Madrid (kontra baxua), Roberto Nieva (saxo altua) ...
Laukote Jazz taldearen kontzertua izango da larunbat honetan, 20:00etatik aurrera, Igartza jauregian. Musikenen elkar ezagututako lau lagunek osatzen dute taldea: Emmanuel Losio (gitarra), Alberto Madrid (kontra baxua), Roberto Nieva (saxo altua) eta Rodrigo Muñoz (bateria). Jazzaren hizkera, ahotsen arteko jolasak eta inprobisazioa uztartzen dituzte, beraiek egindako konposizioen gainean.













