Udalak 102 urte bete dituen Marcos Alustiza omendu du
Beasaingo Udalak omenaldi xumea egin dio 102 urte bete dituen Marcos Alustizari, bera baita Beasaingo pertsonarik zaharrena. Alustiza Gaintzan jaioa bada ere, Beasainen bizi da. 36ko Gerra gertutik ezagutu zuen, eta Eusko Gudarosteko sargentu z...
Beasaingo Udalak omenaldi xumea egin dio 102 urte bete dituen Marcos Alustizari, bera baita Beasaingo pertsonarik zaharrena. Alustiza Gaintzan jaioa bada ere, Beasainen bizi da. 36ko Gerra gertutik ezagutu zuen, eta Eusko Gudarosteko sargentu zela, Intxortako frontean borroka egin zuenetako bat izan zen. Sentitartekoz inguratuta ospatu zuen urtebetetzea, atzo. Koldo Agirre alkateak eta Aitor Larburu zinegotziak, lore sorta bat oparitu zioten.













