Uhala eta umeen aulkia erabiltzeko kanpaina
Beasaingo Udaltzaingoak jakinarazi duenez, maiatzaren 2tik 4ra bitartean, autoan segurtasun uhala eta umeentzako aulkiak erabiltzen direla ziurtatzeko kanpaina egingo dute. Martxoan kanpaina informatiboa egin zuten, baina oraingoan, arauak betetzen ez ...
Beasaingo Udaltzaingoak jakinarazi duenez, maiatzaren 2tik 4ra bitartean, autoan segurtasun uhala eta umeentzako aulkiak erabiltzen direla ziurtatzeko kanpaina egingo dute. Martxoan kanpaina informatiboa egin zuten, baina oraingoan, arauak betetzen ez dituenari salaketa jarriko diote udaltzainek.













