Autopista elektrikoaren aurka Goierritarrak
Atzo arratsaldean Mutiloako Udaletxeko ganbaran Nafarroatik Ezkio-Itsasora arte gurutzatu lezakeen goi tentsioko linea zer den eta ingurumenean zer suposa lezakeen halako proiektu batek azaldu zuen Alberto Frias Autopista Elektrikork Ez Plataformako ah...
Atzo arratsaldean Mutiloako Udaletxeko ganbaran Nafarroatik Ezkio-Itsasora arte gurutzatu lezakeen goi tentsioko linea zer den eta ingurumenean zer suposa lezakeen halako proiektu batek azaldu zuen Alberto Frias Autopista Elektrikork Ez Plataformako aholkulariak.
Espainiako Gobernuak goi tentsioko bi lineen tramitazioa eteteko erabakia hartu badu ere, oraindik proiektua ez dago erabat etenda. Azken erabakia ekainak 30ean hartuko da. Horregatik, Friasek azaldu zuen “berebiziko garrantzia duela orain herritarrak kontra azaltzeak”.
Autopista Elektrikorik Ez Plataforma jada 191 erakundeen artean hamar laguneko batzorde bat sortuko dute Nafarroako, EAEko eta Gipuzkoako ordezkariekin hitz egiteko. Atzoko bileran azaldu zenez Nafarroan jendea “askoz ere informatuago eta kezkatuago” dago arazoarekiko. Goierri eta inguruetan berriz “informazio gabezia handia dago: jendeak ez daki zer kalte ekar ditzakeen proiektu honek”. Horregatik Goierritarrei informazioa zabaltzeko deia egin zitzaien atzo.
Bilerara gerturatu ziren herri ezberdinetako bolondresak beste batean batzekotan gelditu ziren goi tentsioko linearen aurkako plataforma bat sortu eta arazo honen aurrean protesta ekintzak prestatzeko.













