
Beasaingo Udaltzaingoak azaldu duenez, Loinatz jaiak direla eta, Zaldizurreta kalean trafikoa etenda geldituko da, festek irauten duten bitartean. Hori dela eta, edaritegien jabeei eta salgai banatzaileei egun horietan ibilgailuak sartzeko baimena jaso...

Ordiziako Kuadrilla arteko 33. futbol txapelketaren bost partida jokatuko dira asteburuan. Horietako lau A multzokoak izango dira, eta bakarra B multzokoa. Bihar, larunbata, A multzoko bi partida jokatuko dira: Per La Forza-Tzulo (15:30) eta Totzi-KM39...

Realeko Nerea Gabilondo urretxuarra eta Idoia Agirre zumarragarra, Demidov eta Diego Ifran jokalariek sinadurak banatu zituzten Euskadi plazako arkupeetan

Bihar, hilak 28, Ordiziako Herri Antzokiaren etorkizuna birpentsatu eta eraldatzeko sorkuntza tailer bat izango da Barrena kultur etxean, 10:00etatik 14:00etara. Ordiziako kultura batzordeak sustatzen duen Ordizia, hiri hezitzailea proiektuaren barruan dago ekimen hori, baina tailerraren gidaritza GAZE Gipuzkoako Gazte Ekinzale programan parte hartzen ari diren unibertsitateko ikasleek gidatuko dute. Horien artean dago Maite Leturia ikasle ordiziarra. Arkitektonikoki interes handia duen eraikina da Herri Antzokia –Leturiak tailerraren aurkezpenean esan zuenez–, eta horrez gain, bere kokalekua estrategikoa ere bada, herriko kaskoan kokatua dagoelako eta herriko kultur sarea osatzen bidean garrantzia handia izan dezakeelako. Tailerra irekia da, baina aurrez izena ematea gomendatzen da: gaze.interakting@gmail.com.

Ordiziako Argi Berri elkarteak antolatutako Lazkao Txiki XXI. Bertsopaper lehiaketara bidal daitezke lanak dagoeneko. Hiru mailatan banatutako lehiaketa da: gaztetxoena, gazteena eta helduena. Hiru mailetan bertso idatzien neurria eta doinua librea da,...

Ordiziako udalbatzak aho batez eskatu dio Espainiako Gobernuari Goierri Fundazioarentzat aurreikusitako dirua ekartzeko. 2011ko aurrekontuetan milioi bat euroko partida izendua zuen Madrilek Goierriko enpresei lagundu eta berrikuntzarako proiektuak sustatzeko, baina PPren gobernuak uko egin dio diru hori bideratzeari, eta “kolokan” utzi du Goierri beheko berrikuntza proiektua martxan jartzeko bideragarritasun ekonomikoa. Atzoko osoko bilkuran hartu zen eskaera hori egiteko erabakia, Bilduren, EAJren eta PSE-EEren aldeko botoekin. Iban Asenjo Bilduko zinegotziaren arabera, Espainiako Gobernuak Goierriren kontra hartutako erabakia da diru hori ez bidaltzea, eta gaineratu du Tolosaldean eta Urola Kostan ere antzera gertatu dela. Halaber, EAJk eta PSOEk partida horren negoziazioa egiteko 11 hilabete izan dituztela esan zuen, eta denbora tarte horretan ez dutela ezer egin. Azkenik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren “eskuzabaltasuna” eskertu zuen, 300.000 euro bideratu baititu Goierriko berrikuntza proiektuak sustatzeko. Asenjok EAJri eta PSOEri egindako kritikek eztabaidatu piztu zuen osoko bilkuran. Iñaki Dubreuil PSE-EEko bozeramaileak esan zuen bere asmoa mozioaren alde bozkatzea zela, eta kritika horiek entzunda ez dakiela zer bozkatu. Jose Migel Santamaria EAJren eleduna ere antzera mintzatu zen, eta esan zuen ez duela onartuko EAJri gestio falta leporatzea. “Mozioarekin ados gaude, baina ez Ibanek [Asenjo] egindako kritikekin”. Mozioak dioenez, Espainiako Gobernuko Ikerkuntza, Berrikuntza eta Garapenerako Estatuko Idazkariak bidalitako fax [...]

Ilatargi astronomia elkarteko Bittor Rodriguezek, Unibertso osoa guretzat? Bizitza estralurtarraren bilaketa hitzaldia egingo du gaur, 19:00etan, Igartza jauregian. Gizakia unibertsoan bakarrik ote dagoen galderari erantzuten saiatuko da, eta kosmosean...

Xabier Silveira Urretxuko Motz tabernan izan zen atzo, beste hainbat bertsolari lagun zituela, 'A las nueve en el Faisan' liburua...

Atzo arratsaldean Mutiloako Udaletxeko ganbaran Nafarroatik Ezkio-Itsasora arte gurutzatu lezakeen goi tentsioko linea zer den eta ingurumenean zer suposa lezakeen halako proiektu batek azaldu zuen Alberto Frias Autopista Elektrikork Ez Plataformako ah...

Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak Marokoko eta Mexikoko taloak egiten ikasteko ikastaroa antolatu du. Maiatzaren 8an izango da ikastaroa, 09:30etik 11:30era, Ordiziako Gaztelekuan. Izena emateko epea egun berean bukatuko da. Aste horretan bertan Gast...

Ordiziako Udaltzaingoak trafiko zaintza kanpaina egingo du datorren astean. Umeen aulkitxoen eta segurtasun uhalaren kanpaina egingo dute udaltzainek, eta legea urratzen duten gidariei salaketa jarriko dietela jakinarazi diete. Aurreko hilabeteko kanpa...