Festetan Zaldizurretan ibilgailuak sartzeko baimena aurrez jaso behar da
Beasaingo Udaltzaingoak azaldu duenez, Loinatz jaiak direla eta, Zaldizurreta kalean trafikoa etenda geldituko da, festek irauten duten bitartean. Hori dela eta, edaritegien jabeei eta salgai banatzaileei egun horietan ibilgailuak sartzeko baimena jaso...
Beasaingo Udaltzaingoak azaldu duenez, Loinatz jaiak direla eta, Zaldizurreta kalean trafikoa etenda geldituko da, festek irauten duten bitartean. Hori dela eta, edaritegien jabeei eta salgai banatzaileei egun horietan ibilgailuak sartzeko baimena jasotzeko deia egin diete. Horretarako udaltzainen bulegora jo behar da, goizez (9:00-13:00) edo arratsaldez (15:00-20:00).













