Herri Antzokiaren etorkizunaz ariko dira bihar tailer batean
Bihar, hilak 28, Ordiziako Herri Antzokiaren etorkizuna birpentsatu eta eraldatzeko sorkuntza tailer bat izango da Barrena kultur etxean, 10:00etatik 14:00etara. Ordiziako kultura batzordeak sustatzen duen Ordizia, hiri hezitzailea proiektuaren barruan dago ekimen hori, baina tailerraren gidaritza GAZE Gipuzkoako Gazte Ekinzale programan parte hartzen ari diren unibertsitateko ikasleek gidatuko dute. Horien artean dago Maite Leturia ikasle ordiziarra. Arkitektonikoki interes handia duen eraikina da Herri Antzokia –Leturiak tailerraren aurkezpenean esan zuenez–, eta horrez gain, bere kokalekua estrategikoa ere bada, herriko kaskoan kokatua dagoelako eta herriko kultur sarea osatzen bidean garrantzia handia izan dezakeelako. Tailerra irekia da, baina aurrez izena ematea gomendatzen da: gaze.interakting@gmail.com.
Bihar, hilak 28, Ordiziako Herri Antzokiaren etorkizuna birpentsatu eta eraldatzeko sorkuntza tailer bat izango da Barrena kultur etxean, 10:00etatik 14:00etara. Ordiziako kultura batzordeak sustatzen duen Ordizia, hiri hezitzailea proiektuaren barruan dago ekimen hori, baina tailerraren gidaritza GAZE Gipuzkoako Gazte Ekinzale programan parte hartzen ari diren unibertsitateko ikasleek gidatuko dute. Horien artean dago Maite Leturia ikasle ordiziarra.
Arkitektonikoki interes handia duen eraikina da Herri Antzokia –Leturiak tailerraren aurkezpenean esan zuenez–, eta horrez gain, bere kokalekua estrategikoa ere bada, herriko kaskoan kokatua dagoelako eta herriko kultur sarea osatzen bidean garrantzia handia izan dezakeelako. Tailerra irekia da, baina aurrez izena ematea gomendatzen da: gaze.interakting@gmail.com.














