Lazkao Txiki XXI. Bertsopaper Lehiaketa martxan da
Ordiziako Argi Berri elkarteak antolatutako Lazkao Txiki XXI. Bertsopaper lehiaketara bidal daitezke lanak dagoeneko. Hiru mailatan banatutako lehiaketa da: gaztetxoena, gazteena eta helduena. Hiru mailetan bertso idatzien neurria eta doinua librea da,...
Ordiziako Argi Berri elkarteak antolatutako Lazkao Txiki XXI. Bertsopaper lehiaketara bidal daitezke lanak dagoeneko. Hiru mailatan banatutako lehiaketa da: gaztetxoena, gazteena eta helduena. Hiru mailetan bertso idatzien neurria eta doinua librea da, baina gaietan dago aldea. Gaztetxoek Ordiziako azokak 500 urte gaiari buruzko bertsoak jarri beharko dituzte, eta beste bi mailetakoentzat gaia librea izango da. Lanak uztailaren 1erako bidali behar dira, eta sari banaketa ekitaldia Euskal Jaietan izango da, irailaren 9an. Lehiaketari buruzko informazio gehiago, hemen.













