Marokoko eta Mexikoko taloak egiten ikasteko aukera
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak Marokoko eta Mexikoko taloak egiten ikasteko ikastaroa antolatu du. Maiatzaren 8an izango da ikastaroa, 09:30etik 11:30era, Ordiziako Gaztelekuan. Izena emateko epea egun berean bukatuko da. Aste horretan bertan Gast...
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak Marokoko eta Mexikoko taloak egiten ikasteko ikastaroa antolatu du. Maiatzaren 8an izango da ikastaroa, 09:30etik 11:30era, Ordiziako Gaztelekuan. Izena emateko epea egun berean bukatuko da. Aste horretan bertan Gastronomia Astea ere egingo du AEKk, eta ikastaro horrez gain, maiatzaren 10an, Pintxo lehiaketa ere izango da D’elikatuz zentroan, 18:00etatik 20:00etara.













