Txirrindulari gazteentzako Legorretako Proba bihar jokatuko da
Gipuzkoako txirrindularitza denboraldiko hamargarren lasterketa Legorretan izango dute, bihar, junior mailako kirolariek. Legorretako 56. Proba jokatuko da, 16:00etatik aurrera, 87 kilometro luzeko ibilbidean. Gazte mailan Goierriko lehen proba da Leg...
Gipuzkoako txirrindularitza denboraldiko hamargarren lasterketa Legorretan izango dute, bihar, junior mailako kirolariek. Legorretako 56. Proba jokatuko da, 16:00etatik aurrera, 87 kilometro luzeko ibilbidean.
Gazte mailan Goierriko lehen proba da Legorretakoa, eta orokorrean laugarrena —kadeteak Beasainen, infantilak Ataunen eta afizionatuak Lazkaon lehiatu dira orain arte—. Asteburuko proba bakarra da eskualdean.
Ibilbidean hiru mendate gainditu beharko dituzte txirrindulariek. Abaltzisketa bi aldiz (22. eta 52. kilometroetan), eta Gaintza behin (helmugatik 21 kilometrora) igoko dituzte.
Hirugarren itzulian, Gaintza
Legorretatik 16:00etan puntuan irtengo da tropela. Ordiziara joan-etorria egin, eta beherakoan Alegiarantz jarraituko dute, Amezketatik barrena Abaltzisketako maldei ekiteko. Itzuli hori bi alditan gehiagotan osatuko dute; baina bigarrenean, Zaldibiara jaitsi ondoren, Gaintza igoko dute.
Larraitz gainera iritsi, Amezketara jaitsi, eta Alegia aldetik iritsiko dira txirrindulariak Legorretako helmugara. Abiadura azkarreneko aurreikuspenarekin (40 km/h), 18:10ean bukatuko da lasterketa, kale nagusian.













