Txupinazoarekin batera, ofizialki hasiera eman diete gaur eguerdian Legazpiko festei.Santikutzak aste osoan zehar luzatuko dira. Osteguna izango da festetako egun handia, Santikutz eguna, alegia. Egun horretan, ezpatadantza ekitaldia egingo dute udaletxe parean, eta ekitaldi honen barruan, Izadi-Zaleak elkarteak Olaria saria jasoko du. Ostegunera arte asko gelditzen da, baina. Gaur, esaterako Elbereth musika taldeak bere azken diska aurkeztuko du, Eroritako izarren lurraldea izenekoa. Beste bi talderekin batera igoko da oholtzara gaur Elbereth. LBO irratia, bertsotarako lizentzia ikuskizuna ere eskainiko dute gaur, 20:00etan Euskal Herria plazan. Ikusi festetako egitarau osoa
Jentilbaratza 1512-2012 elkarteak Erdi Aroko azokan parte hartuko du, egitarau propioarekin. Goen plazan izango da azoka gunea. Hauxe da egitaraua: Maiatzak 12 -11:00-14:00 eta 17:00-21:00: Nafarroako eta bertako edari, jaki eta produktuen salmenta. -2...
Ropka Euskadi elkarteak eta Ordiziako Udaleko Ongizate sailak antolatuta, Amapola azul filmaren emanaldia eta Tibeteko medikuntza tradizionala: osasuna gure sustraietan dago hitzaldia izango dira maiatzaren 29an, 19:00etan, Barrena kultur etxean.
Virginia Imazek Molestias clownicas antzezlana egingo du D’elikatuzen maiatzaren 28an, 19:00etan. Ordizian kirolean 3. astearen barruko ekintza da.
Ordiziako Kimetz emakume elkarteak antolatutako Kontakizun Laburren XVIII. Lehiaketaren sari banaketa izango da maiatzaren 25ean, 22:15ean, Barrena kultur etxean. Ondoren, ikuskizuna izango da.
Beasainek indarrez ekin dio ligaren azken txanpari. Aurreko asteburuko garaipenaren ondoren, berriz ere igoera faseko postuetan sartzeko aukera zuten, baina horretarako ezinbestekoa zen Gasteizen irabaztea. Esan eta egin. Iker Lasaren mutilek 1-3 iraba...
Gaur gauean Kantu afaria egingo dute Urretxun. Zu Kantari taldeak deituta, Jai Alai jatetxean elkartuko dira eta Lorea Intxaurrandieta abeslaria...
Koldo Saratxagak sortutako K2K Emocionando aholkularitza-enpresako kide da Oscar Garcia (Ordizia, 1971). Duela bost urtetik hona, lan harreman berrien estiloa ezartzen dihardu hainbat enpresatan. «Organizazio esaten diegu guk, eta langileei, pertsonak», zehaztu du. Zumarragako TTT Goiko da lantoki horietako bat. GBE-NER Gizarte Berria Eraikitzen elkartearen bazkide eta sortzaile ere bada. Aipatzen dituen ideia asko Cuando la propiedad no quiere ceder el poder (Jabeek boterea utzi nahi ez dutenean) liburuan bildu ditu. Aurki kaleratuko da euskaraz. Zein da zuen lan eremurik ohikoena? Edozein motatako organizazioekin kolaboratzen dugu, ez daukate zertan enpresak izanik. Hobe esanda, guk organizazio deitzen diegu, eta ez enpresak. Eta ez gara soilik kooperatibei buruz ari; une honetan, lanean ari garen tokietatik %30 soilik baitira kooperatibak. Gaur egun, Oñatiko Udalean ere ari gara, eta Urtxintxa astialdi taldearekin ere aritu gara, besteak beste. Lan harremanetarako estilo berri bat jorratzen duzue, pertsonen balioak gailentzen diren estilo bat. Eta ez dauka zertan hierarkikoa izan beharrik. Enpresen egitura hierarkikoa armadatik dator, 1912-13 urte ingurutik. Horixe da, Elizarekin batera, gizartean apenas aldatu ez den egitura bakarra. Denak berdin-berdin segitzen du: nagusiak agindu egiten du, eta pertsonak agindutakoa betetzen du. Eta zuek zer diozue? Antolatzeko beste modu bat dagoela; sen onarekin jokatzea, gizartean egiten dugun [...]
Sailkapen orokorra: 1.- Imanol Iraola 02:14:59 2.- Borja Carracedo 02:14:59 3.- Sergio Prado 02:14:59 4.- Pello Olaberria 02:14:59 5.-Jokin etxabe 02:14:59 6.- Alberto Gomez 02:15:39 7.- Xabier Gorrotxategi 02:15:39 8.- Jon irisarri 02:15:39 9.- Ander Alonso 02:15:39 10.- Beñat Etxabe 02:15:39 11.- Julen Irizar 02:15:39 12.- Miguel Saez 01:15:39 13.-Andres Lopez 01:15:39 14.- Josep Maria aRnau 02:15:39 15.- Felipe del Monte 02:15:39 Taldekako sailkapena: 1.- Tinlohi 06:46:17 2.- Sumofic-Igartua 06:46:17 3.- Caja Rural 06:46:17 4.- Ferreteria La Fuente-Bici 06:46:17 5.- Comdibal 06:48:40 Euripean burutu zuten pasa den larunbatean Legorretako txirrindulari proba. 171 gazte batu ziren irteeran, baina 83k amaitu zuten proba. 88 kilometroko bidea, eguraldi hotz eta euritsuarekin luzea egin zen gainontzekoentzat. Iraola beste hainbat txirrindularirekin helmugaratu zen, bigarren taldeari 40 segundoko aldea aterata.
Argi Berri elkarteak antolatutako Lazkao Txiki XXI. Bertsopaper lehiaketa. Hiru maila: gaztetxoak, gazteak eta helduak. Azken biek librea dute gaia, doinua eta neurria, eta gaztetxoetan, doinua eta neurria librea dira, baina gaia ez. Ordiziako azokak 5...
Hauxe da Ordiziako Gaztelekuaren maiatzeko programazioa: Maiatzak 6-7: Pizza tailerra-Ping pong jardunaldia Maiatzak 12-13: Argazki krossa Erdi Aroko azokan-Makillaje ikastaroa Maiatzak 19-20. Erdi Aroko azokaren argazki erakusketa-Jolas librea Maiatza...
Idoia Lekue Peñak Generoa eta osasuna eskutik helduta: jabetu gaitezen kirolaren bitartez hitzaldia egingo du maiatzaren 29an, 18:30etik 20:30era, D’elikatuzen. Ordizian kirolean 3. astearen barruko ekintza da.
Ortzadar argazkizale taldeak Gasteizko urtegira argazkilaritza irteera antolatu du maiatzaren 26rako.
Irakurketa tailerra-tertulia izango da Ordiziako Udal Liburutegian maiatzaren 24an, 19:00etan.
Koadrilen eguna ospatzen ari dira gaur Lazkaon. Eguzkia lagun, kolorez jantzi dira kaleak eta bazterrak. Jai koloretsua izan da gaurkoa. Eguerdi partetik, kolore guztietako blusak soinean, koadrilek kaleak eta bazterrak bete dituzte. Jolasak ere egin ...
Duela 25 urte, Gernikako bonbardaketaren 50. urteurrena zela eta Segurako Udalak Bolaleku bezala ezagutzen den kalea Gernikako Arbolaren Enparantza bezala izendatu zuen. 25 urte geroago, joan den ostegunean, Gernika izenarekin izendatu zuten kale b...
Joan den asteazken arratsaldean Ordiziako Herri Antzokian egin zen babes ofizialeko 60 etxeren zozketaren emaitzak udalaren webgunean daude ikusgai. 326 eskatzailek (483 zenbaki denera) betetzen zituzten 56 etxebizitza babesturako baldintzak, eta elbarrituentzat egokitutako lau etxebizitzentzat 9 eskatzaile zeuden (18 zenbaki denera). San Joan auzoan eraikiko dira etxebizitza horiek. Zerrendak udal arreta bulegoan (08:00-13:30) eta Udaltzaingoan (07:00-21:00) ere kontsulta daitezke. Edozein argibidetarako ondoko telefonora deitu behar da: 943 21 23 54 (Ordizia Lantzen). Aburuza eraikuntza enpresak egingo ditu etxeok. Horietako batzuk etxebizitza, garaje eta trastelekuz osatutako etxeak izango dira, eta beste batzuk trastelekurik gabekoak. Etxebizitzen gehieneko erabilgarria 88 metro koadrokoa izango da, eta gutxienekoa, berriz, 55 metro koadrokoa.