Bolari beteranoak eta txirrindulari gazteak protagonista gaur
Jaietako bigarren eguna ospatzen ari dira gaur legazpiarrak. Txirrindulari gazteak eta bolari beteranoak izan dira protagonista nagusiak, kirola egiteko adin guztiak onak diren erakusle. Telleriarteko Txirrindulari Elkarteak antolatutako Santikutz klasikari dagokionez, beti bezala elite mailako eta 23 urtez azpiko txirrindulari onenak elkartu ditu. Eduard Prades kataluniarra izan da garailea. Bigarrena Alexey Ribalkin errusiarra izan da eta hirugarrena Adrian Alvarado txiletarra. Espainiako Kopako azken proba izan da eta Pradesek irabazi du sailkapen nagusia. Bola txapelketa Kirolari beteranoak, berriz, Danantzako bolatokian elkartu dira. 41 lagunek parte hartu dute Gipuzkoa mailako txapelketan. Ategorrietako Pedro Lazkano izan da irabazlea, Legazpiko Marcos Madina bigarrena eta Juan Pedro Agirre legazpiarra hirugarrena. Aipatutako bi ekitaldi hauez gain, plater tiraketa eta herriko musika banden kontzertua izan dira. Arratsaldean, berriz, xake txapelketa, haur danborrada eta Doinua musika eskolako taldeen kontzertuak izango dira.
Telleriarteko Txirrindulari Elkarteak antolatutako Santikutz klasikari dagokionez, beti bezala elite mailako eta 23 urtez azpiko txirrindulari onenak elkartu ditu. Eduard Prades kataluniarra izan da garailea. Bigarrena Alexey Ribalkin errusiarra izan da eta hirugarrena Adrian Alvarado txiletarra. Espainiako Kopako azken proba izan da eta Pradesek irabazi du sailkapen nagusia.
Bola txapelketa
Kirolari beteranoak, berriz, Danantzako bolatokian elkartu dira. 41 lagunek parte hartu dute Gipuzkoa mailako txapelketan. Ategorrietako Pedro Lazkano izan da irabazlea, Legazpiko Marcos Madina bigarrena eta Juan Pedro Agirre legazpiarra hirugarrena.
Aipatutako bi ekitaldi hauez gain, plater tiraketa eta herriko musika banden kontzertua izan dira. Arratsaldean, berriz, xake txapelketa, haur danborrada eta Doinua musika eskolako taldeen kontzertuak izango dira.