Dena prest dago Itsasondoko Urkiako festetarako
Ostegunean eta asteburuan ospatuko dituzte Itsasondoko Urkia auzoan urteko festak. Gurutze Deunaren eguna izango da etzi, eta gainerako ospakizunek larunbatean eta igandean izango dute segida. Urteroko legez, herri bazkaria, jokorako tartea eta dantza...
Ostegunean eta asteburuan ospatuko dituzte Itsasondoko Urkia auzoan urteko festak. Gurutze Deunaren eguna izango da etzi, eta gainerako ospakizunek larunbatean eta igandean izango dute segida. Urteroko legez, herri bazkaria, jokorako tartea eta dantzarako giroa egongo da Urkian aurten ere. Etziko bazkarirako, larunbateko afarirako edo igandeko bazkarirako izen emate epea gaur amaituko da. Izena emateko 943 88 93 67 telefonora deitu behar da.
Honakoa da aurtengorako Urkiako jai batzordeak antolatu duen egitaraua:
OSTEGUNA:
– 11:00: Meza nagusia. Ondoren hamaiketakoa eta Laja eta Olarte trikitilarien saioa.
– 14:30: Bazkaria
– 19:30: Laja eta Olarte trikitilarien saioa.
LARUNBATA:
– 18:00: XXIX. Mus txapelketa herrikoia
– 21:00: Lagunarteko afaria auzoko elkartean
– 23:00: Laja eta Mikel trikitilarien saioa
IGANDEA:
– 10:00: Meza nagusia
– 11:00: Hamaiketakoa eta Epelde eta Lutxurdio trikitilarien saioa
– 14:30: Bazkaria
– 18:30: Emakumezkoen toka txapelketa
– 19:00: Gizonezkoen toka txapelketa
– 20:00: Epelde eta Lutxurdio trikitilarien saioa