Goi tentsioko linearen aurka biltzen hasi dira Mutiloan
Deikaztelutik (Nafaroa) Ezkio-Itsasora 120 kilometroko goi tentsioko linea eraikitzeko asmoa dagoela jada kontu ezaguna da Mutiloan eta inguruko zenbait herrtan. Hala ere, inguruko beste herrietan «desinformazio handia dago». Hala azaldu zuten behintzat ostegun arratsaldean Mutiloan egin zuten bileran. Jendea informatzeko eta herri ezberdinetako herritarrak arazo honen aurrean batuta borrokatzeko egin zuten batez ere bilera, eta Alberto Frias Autopista Elektrikorik Ez plataformako aholkulariak eman zuen hitzaldia Mutiloako udaletxeko ganbarako aretoan. Besteak beste, autopista elektriko honek osasunarentzat ekar ditzakeen eragin ezkorrak edota eragin bisualak zeintzuk diren azaldu zuen hitzaldian Friasek. Euskal Herrian jada 50 udalerri eta 191 kontzeju daude proiektu honen aurka, eta gehienak nafarrak badira ere, tartean dira Goierriko hainbat. «Ezin da gehiegi lasaitu» Orain egun gutxi Espainiako Gobernuak goi tentsioko bi lineen tramitazioa eteteko erabakia hartu bazuen ere, «ekainaren 30ean ikusiko da asmo hau aurrera doan edo ez», azaldu zuen Friasek, «eta bitarte horretan, proiektu honekin ez gaudela ados erakutsi behar dugu». Friasen esanetan, «Goierrin oraindik desinformazio handia dago eta jendea ez da ari arazo honen aurrean ezer egiten. Asko dakigu Bizkaian egitekotan diren errauste plantari buruz, baina ez dakigu ia ezer etxetik oso gertu pasatu daitezkeen goi tentsioko linea hauei buruz». Gauzak horrela, Mutiloako alkate den Iñaki Ugaldek herri [...]
Jendea informatzeko eta herri ezberdinetako herritarrak arazo honen aurrean batuta borrokatzeko egin zuten batez ere bilera, eta Alberto Frias Autopista Elektrikorik Ez plataformako aholkulariak eman zuen hitzaldia Mutiloako udaletxeko ganbarako aretoan. Besteak beste, autopista elektriko honek osasunarentzat ekar ditzakeen eragin ezkorrak edota eragin bisualak zeintzuk diren azaldu zuen hitzaldian Friasek.
Euskal Herrian jada 50 udalerri eta 191 kontzeju daude proiektu honen aurka, eta gehienak nafarrak badira ere, tartean dira Goierriko hainbat.
«Ezin da gehiegi lasaitu»
Orain egun gutxi Espainiako Gobernuak goi tentsioko bi lineen tramitazioa eteteko erabakia hartu bazuen ere, «ekainaren 30ean ikusiko da asmo hau aurrera doan edo ez», azaldu zuen Friasek, «eta bitarte horretan, proiektu honekin ez gaudela ados erakutsi behar dugu».
Friasen esanetan, «Goierrin oraindik desinformazio handia dago eta jendea ez da ari arazo honen aurrean ezer egiten. Asko dakigu Bizkaian egitekotan diren errauste plantari buruz, baina ez dakigu ia ezer etxetik oso gertu pasatu daitezkeen goi tentsioko linea hauei buruz».
Gauzak horrela, Mutiloako alkate den Iñaki Ugaldek herri desberdinetatik inguratu zen jendeari eta bilerara joan ez zirenei ere dei egin zien borroka honetara batzeko. Zenbait boluntariok euren izena eman zuten, eta laster beste bilera batzuk egitekotan dira zer egin daiteken aztertzeko.














