Alurr dantza taldeak ‘Oinazez’ ikuskizuna eskainiko du Usurben
Ibarrako Alurr dantza taldeak, euskal dantza tradizionala eta dantza garaikidea uztartzen dituen Oinazez ikuskizuna eskainiko du Beasainen. Saioa larunbat gauean izango da, 22:30ean, Usurbe antzokian. Alurr dantza taldea 1995. urtean sortu zen, ha...
Ibarrako Alurr dantza taldeak, euskal dantza tradizionala eta dantza garaikidea uztartzen dituen Oinazez ikuskizuna eskainiko du Beasainen. Saioa larunbat gauean izango da, 22:30ean, Usurbe antzokian.
Alurr dantza taldea 1995. urtean sortu zen, haur eta gazteei euskal dantza tradizionalak erakusteko asmoarekin. Denborarekin ordea, «oinarri tradizionala eta izaera berritzailea» uztartzen hasi ziren. Horren fruitu izan dira azken urteetan sortu dituzten ikuskizunak. 2008an Sua ikuskizuna sortu zuten, 2010ean Oinazez eta iaz, Soinaz lana.
Oinazez ikuskizunak, pertsona baten barne borroka irudikatzen du, eta nola oinazearen gainetik, oztopoak gainditzea lor daitekeen. Hori guztia, dantzarien lanak eta zuzeneko musikak lagunduta egingo dute, gainera. Lan horrekin, Euskal Herriko txoko askotan izan dira, baina baita atzerrian ere.
Aiert Beobide da ikuskizunaren zuzendaria eta koreografoa, eta berarekin batera, Katixa Agirre aritu da koreografiak prestatzen. Musika berriz, Jagoba Astiazaranek egin du.