Txupinak bota eta kanpaiak joz hasiko dituzte festak gaur Ezkio-Itsason, iluntzeko 20:00etan. Halaxe hasiko dira San Migel egunera arte iraungo duten jaiek. Gaur gauean berriz rock kontzertuak izango dira 22:30etik hasita Klak!son eta talde sorpresa ba...
Joxantonio Ormazabalen bigarren urteurrenean herritarrek omenaldi xume bat egin nahi diote igande honetan Zegaman. 13:00etan hasiko da ekitaldia: dantzariek Agurra dantzatuko dute Toberako txistulariek lagunduta, Aitxuriko haurrek emanaldia egingo dute...
Mutiloatik Ormaiztegi arteko Bide Berderen II. eguna ospatzeko arratsalde-pasa ederra antolatu dute larunbat arratsalderako. Hona hemen egtaraua: - Irteera ordua eta lekua: Mutiloako Plaza, arratsaldeko 16.00etan. - Ibilbidea (6,5km): Mutiloa-Barnaola-...
Jentilbaratza 1512-2012 elkarteak presentzia izango du aurten ere Ordizian ospatzen den Erdi Aroko azokan. Hilaren 12an eta 13an ospatuko da aurten. Goen plazan izango da aurten ere bilgunea, eta dagoeneko jarri dituzte salgai hilaren 12an egingo den herri afarirako txartelak. Orlegin, Herrikon, Pottokan eta Kirkilen eros daitezke txartelak, 15 euroan. Hauxe izango da menua: Baratzuri zopa, patatak errioxar erara, burduntzian erretako euskal txerria eta ijto besoa. Azokako asteburuaren aurretik, hala ere, DVD emanaldi bat eta hitzaldi bat antolatu ditu Jentilbaratza elkarteak hilaren 7rako. Nafarroa Bizirik elkarteko Sergio Iribarrenek Konkistak 500 urte, deuseztatu ezin izan duten memoria hitzaldia egingo du 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan.
Ibarrako Alurr dantza taldeak, euskal dantza tradizionala eta dantza garaikidea uztartzen dituen Oinazez ikuskizuna eskainiko du Beasainen. Saioa larunbat gauean izango da, 22:30ean, Usurbe antzokian. Alurr dantza taldea 1995. urtean sortu zen, ha...
Loinatz jaiak direla eta, herriko dendetako erakusleihoak apaintzeko deia egin die Bareak elkarteak herriko merkatariei. Herriko jaiekin lotutako gairen bat hartu eta erakusleihoa girotzea eskatzen diete. Gero, herritarrek aukeratuko dute zein den erak...
Lazkaomendi auzoan asteburuan ospatuko dituzte jaiak, eta tartean txirrindularitza proba izango da, juniorrentzat. Larunbat arratsaldean jokatuko da Lazkaomendiko 36. Proba, Lazkao Kirol Elkarteak antolatuta. Lazkaoko kaletik irtengo dira txirrindulari...
Aizkorri mendizale elkarteak Ataungo Sagastarri (994 metro) mendira egingo du hurrengo irteera, igandean. Juanito Cid zenaren omenez egingo dute goiz pasako ibilaldi hori. Parte hartu nahi dutenek, elkartearen egoitzan eman beharko dute izena, bihar ...
Joan den apirilaren 25ean Ordiziako Herri Antzokian egin zen babes ofizialeko 60 etxeren zozketaren zerrenda zuzendu dituzte dagoeneko. Ordiziako Udalak jakinarazi duenez, Ordizia Lantzen kudeatzen duen Esarbe enpresak zerrenda okerrak bidali zituen hasiera batean, eta akats guztiak zuzenduta, zerrenda zuzena ikusgai dago berriz Ordiziako Udalaren webgunean. Webgunean ez ezik, Udaltzaingoan (07:00-21:00) eta herritarren arretarako bulegoan (08:00-13:30) ere kontsulta daitezke zerrendak. Edozein kontsultarako honako telefono zenbakira dei daiteke: 943 21 23 54 (Ordizia Lantzen).
Ordiziako Mendizaleak elkartekoak Araba, Nafarroa eta Gipuzkoako mendi mugetan barrena egingo dute igandeko irteera. Ilarduiatik (Araba) abiatuko dira, handik Olano, Urdalurtik pasa eta Otzaurten bukatuko dute eguneko ibilaldia. Ordiziatik 07:30ean abi...
Gaur arratsaldean, 20:00etan, emakumeenganako indarkeria salatzeko hileroko kontzentrazioa egingo dute Ordiziako Plaza Nagusian. Kimetz emakume elkarteak egin du deialdia, eta herritar guztiei egin die parte hartzeko deia, indarkeria horrekin amaitzeko...
Patxi Ezkiaga idazle eta olerkari legorretarrak otsailean argitaratu zuen Oteiza. Profetaren 14 hitz liburua herrikideen aurrean aurkeztuko du, bihar. Aurkezpen ekitaldia 19:30ean izango da, idazlearen beraren izena duen kultur etxean. Ezkiagarekin bat...
Aurtzaka dantza taldea dagoeneko hasia da festei hasiera ematen dien Mariren jaitsiera prestatzen. Aurreneko entsegua, bihar egingo dute, 20:00etan, Antzizar kiroldegian. Parte hartu nahi duten guztiei, bertara joateko deia egin diete.
Dagoeneko bi aste besterik ez dira falta aurtengo Loinatz jaiak hasteko. Maiatzaren 18an hasi eta 27ra arte iraungo dute festek, eta urtero bezala, musika eskaintza zabalarekin datoz. Besteak beste, Bongo Botrako, Inoren Ero Ni, Gozategi, Ingo al deu? eta Lain taldeek joko dute. Gurutze Sukia kultur teknikariak azaldu duenez, festa batzordean proposatutako taldeak dira denak. Egunaren arabera, musika mota bat edo bestea jartzen saiatzen dira, estiloa eta egun bakoitzeko publikoaren adina kontuan hartuta. «Taldeetan emakumeen presentzia» bermatzen ere saiatzen dira. Jaien aurreneko egunean, hilaren 18an, bertako taldeen kontzertua egingo dute, txosna batzordeak antolatuta. Sukiaren hitzetan, «aurreneko ostirala herriko taldeentzat» gordetzen dute. Having a laugh, TLS, Wild Hearts eta Hell Beer Boys taldeak igoko dira txosnetako oholtzara. Bideluze plazan berriz, «adin guztietarako modukoa den talde bat» jarri nahi izan dute, aurten Gozategi talde oriotarra; izan ere, Mariren jaitsiera dela eta, herritar gehien ateratzen den eguna da ostirala. Larunbata, gazteentzat Larunbata berriz, «batez ere gazteentzako eguna» izaten da, eta horien gustuko taldeak ekartzen saiatzen dira, «dantzarako modukoak gehienetan». Gazteen eskariz, Lain eta Bongo Botrako taldeak ekarriko dituzte. Lain, euskal talde gaztea da, pop musika egiten duena, eta gazteenen artean arrakasta handia izan duena. Bongo Botrako ere talde gaztea da, baina sona handia izan du Todos los días sale el sol [...]