Babes ofizialeko etxeen zozketaren zerrenda zuzenak ikusgai daude
Joan den apirilaren 25ean Ordiziako Herri Antzokian egin zen babes ofizialeko 60 etxeren zozketaren zerrenda zuzendu dituzte dagoeneko. Ordiziako Udalak jakinarazi duenez, Ordizia Lantzen kudeatzen duen Esarbe enpresak zerrenda okerrak bidali zituen hasiera batean, eta akats guztiak zuzenduta, zerrenda zuzena ikusgai dago berriz Ordiziako Udalaren webgunean. Webgunean ez ezik, Udaltzaingoan (07:00-21:00) eta herritarren arretarako bulegoan (08:00-13:30) ere kontsulta daitezke zerrendak. Edozein kontsultarako honako telefono zenbakira dei daiteke: 943 21 23 54 (Ordizia Lantzen).
Joan den apirilaren 25ean Ordiziako Herri Antzokian egin zen babes ofizialeko 60 etxeren zozketaren zerrenda zuzendu dituzte dagoeneko. Ordiziako Udalak jakinarazi duenez, Ordizia Lantzen kudeatzen duen Esarbe enpresak zerrenda okerrak bidali zituen hasiera batean, eta akats guztiak zuzenduta, zerrenda zuzena ikusgai dago berriz Ordiziako Udalaren webgunean.
Webgunean ez ezik, Udaltzaingoan (07:00-21:00) eta herritarren arretarako bulegoan (08:00-13:30) ere kontsulta daitezke zerrendak. Edozein kontsultarako honako telefono zenbakira dei daiteke: 943 21 23 54 (Ordizia Lantzen).