Bihar hasiko dira Ezkio-Itsasoko festak
Txupinak bota eta kanpaiak joz hasiko dituzte festak gaur Ezkio-Itsason, iluntzeko 20:00etan. Halaxe hasiko dira San Migel egunera arte iraungo duten jaiek. Gaur gauean berriz rock kontzertuak izango dira 22:30etik hasita Klak!son eta talde sorpresa ba...
Txupinak bota eta kanpaiak joz hasiko dituzte festak gaur Ezkio-Itsason, iluntzeko 20:00etan. Halaxe hasiko dira San Migel egunera arte iraungo duten jaiek.
Gaur gauean berriz rock kontzertuak izango dira 22:30etik hasita Klak!son eta talde sorpresa baten eskutik.
Kontzertu rockeroen biharamunari aurre egiteko, lasaixeago, larunbat goizeko 11:30ean elizako erretaulan eginiko berritze lanei buruzko hitzaldi eta erakusketa egongo da, eta 13:00etan toka jokoan jolastuko dute.
Arratsaldea ere jolasean pasako dute haur eta helduek, 17:00etan hasiko baitira helduenak musean eta gaztexoenak haur jolasetan, altxorraren bila jokoarekin. 18:00etan berriz haurrek hain gogoko duten pinata jokoan egingo dute eta arratsaldea biribiltzeko 19:00etan txokolatada egingo dute. Gauean herri afaria egingo dute eta jandakoa jeisteko Elorza anaiak trikitilariekin dantzaldia izango dute.
Igandean berriz 11:00etako Meza Nagusiaren ostean, Ormaiztegiko eta Ezkio-Itsaosoko abesbatzen emanaldia izango da 12:00etan. Jarraian Goruntzeko dantzariak dantzan ikusteko aukera izango da.
18:00etan herri kirolak izango dira: Zaldua eta Azurmendi, Ugarteburu eta Larrañagaren aurka. 19:00etan barrikotea eta erromeria izango dira Gabiriako trikitilarien eskutik.
Astelehenean pixka bat deskantsatu eta asteartean izango dute azken festa eguna, San Migel egunez. 12:00etan Meza Nagusia izango dute ohi bezala eta arratsaldean, 19:30ak aldera,festak ongi amaitzeko bertso poteo herrikoia egingo dute.