Patxi Ezkiagak bere azken liburua aurkeztuko du Legorretan, bihar
Patxi Ezkiaga idazle eta olerkari legorretarrak otsailean argitaratu zuen Oteiza. Profetaren 14 hitz liburua herrikideen aurrean aurkeztuko du, bihar. Aurkezpen ekitaldia 19:30ean izango da, idazlearen beraren izena duen kultur etxean. Ezkiagarekin bat...
Patxi Ezkiaga idazle eta olerkari legorretarrak otsailean argitaratu zuen Oteiza. Profetaren 14 hitz liburua herrikideen aurrean aurkeztuko du, bihar. Aurkezpen ekitaldia 19:30ean izango da, idazlearen beraren izena duen kultur etxean. Ezkiagarekin batera Irati Goikoetxea beasaindarra ere hizlari izango da, baita Bermingham argitaletxeko Felix Maraña editorea ere. Aurkezle lanak Jesus Mari Arrizabalaga kultura dinamizatzaileak egingo ditu.
Jorge Oteiza artista zenari buruzko hamabost poemak osatzen dute liburua, eskultoreak Arantzazuko eliza aurreko frisorako egindako apostolu bakoitzerako bana. Bakardadean idatzitakoak dira. Belagoan eta Arantzazun bertan «kontenplazioan luze emandako orduetan». Oharrak Pirinioetako ermita bakartu batean hartu zituen, hamabost eguneko egonaldian.
Legorretako haurtzaroko oroitzapenetan oinarritutako poesia narratiboa idazten ari da orain.