36ko gerrari buruzko kafe-tertulia eta kotxe zaharren erakusketa Gabirian
Gabiriako Udaberri Kulturalaren barruan, asteburu honetan ere izango dira ekintzak. Larunbatean, arratsaldeko 17:30ean Erbie elkartean batuko dira herritarrak kafe eta pastatxo batzuen inguruan 36ko gerran bizitakoa kontatzeko, bakoitzak garai hartaz d...
Gabiriako Udaberri Kulturalaren barruan, asteburu honetan ere izango dira ekintzak. Larunbatean, arratsaldeko 17:30ean Erbie elkartean batuko dira herritarrak kafe eta pastatxo batzuen inguruan 36ko gerran bizitakoa kontatzeko, bakoitzak garai hartaz dakiena banatzeko edota besteengandik ikasteko ere bai. Igandean berriz, eguerditik aurrera kotxe zaharren erakusketa egongo da herriko plazan.













