Alkartasuna Lizeoko festa egingo dute bihar
Beasaingo Alkartasuna Lizeoak egun pasako festa antolatu du biharko. Goizetik hasi eta iluntzera arte, umeentzako eta gurasoentzako ekitaldiak izango dira. Besteak beste, jolasak, saskibaloi partidak, dantzaokea, bazkaria eta disko festa egingo dituzte...
Beasaingo Alkartasuna Lizeoak egun pasako festa antolatu du biharko. Goizetik hasi eta iluntzera arte, umeentzako eta gurasoentzako ekitaldiak izango dira. Besteak beste, jolasak, saskibaloi partidak, dantzaokea, bazkaria eta disko festa egingo dituzte.
Goizeko 10:00etan hasiko dute eguna. Gernika pasealekuan, 3×3 saskibaloi partidak jokatuko dituzte. Garai berean, frontoi txikian, puzgarriak, jolasak eta tailerrak jarriko dituzte, eta goiz osoan izango da haietan ibiltzeko aukera. 12:00etan berriz, dantzaokea egingo dute.
Goizeko ekitaldien ondoren, 14:00etan denak plazan elkartu eta familien arteko bazkaria egingo dute. Eguna bukatzeko, 17:00etatik 19:00etara disko festa izango da.













