Ampo Ordizia, ligako finala helburu
Ampo Ordiziak eta Bizkaia Gernikak Espainiako Ohorezko Mailako ligaren finalerdietako bat jokatuko dute igandean Altamiran (12:30). Kanporaketa irabazten duen taldea maiatzaren 13ko finalerako sailkatuko da, eta galtzailearentzat, berriz, denboraldiko azken partida ofiziala izango da. Inoizko jendetzarik handiena espero da igandeko partidan, eta hori dela eta, 10:00etan irekiko dituzte lehiatilak. Beste finalerdia VRAC Quesos Entrepinaresek eta Getxo Arteak jokatuko dute. Aurten lau aldiz neurtu dituzte indarrak Ordiziak eta Gernikak –bi partida ligan eta bi kopan–, eta horietako hirutan Goierriko taldea izan da nagusi. Emaitza horiek lasaitasuna ematen diete Ampo Ordiziaren jokalariei, baina alderdi txarra ere eduki dezakete, konfiantza gehiegitxorekin zelairatzea. Axio Arañak argi hitz egin du aste honetan: “Praka motzak jantzi aurretik irabazi behar dugula uste badugu, oker gaude. Denok dakigu errugbian jokatzen, eta Gernika talde sendoa da”. Ordiziak ez du aparteko bajarik finalerdiei begira. Partidaren bukaerarako, berriz, klubak deialdia egin die Altamirara inguratzen diren zale guztiei: zelaira jaits daitezela taldearekin argazki erraldoi bat ateratzeko. Finala telebistan ere ikusi ahal izango da, ETBKn. Kimuak Espainiako Txapelketan Joan den asteburuan Espainiako Txapelketa irabazi eta gero, Espainiako Txapelketan ariko dira Ordiziako Rugby Elkarteko kimuak asteburu honetan, Valladoliden. Ligaxka moduko bat jokatu beharko dute Santboiana, VRAC eta Cajasol Cienciaseko kimuen aurka.
Ampo Ordiziak eta Bizkaia Gernikak Espainiako Ohorezko Mailako ligaren finalerdietako bat jokatuko dute igandean Altamiran (12:30). Kanporaketa irabazten duen taldea maiatzaren 13ko finalerako sailkatuko da, eta galtzailearentzat, berriz, denboraldiko azken partida ofiziala izango da. Inoizko jendetzarik handiena espero da igandeko partidan, eta hori dela eta, 10:00etan irekiko dituzte lehiatilak. Beste finalerdia VRAC Quesos Entrepinaresek eta Getxo Arteak jokatuko dute.
Aurten lau aldiz neurtu dituzte indarrak Ordiziak eta Gernikak –bi partida ligan eta bi kopan–, eta horietako hirutan Goierriko taldea izan da nagusi. Emaitza horiek lasaitasuna ematen diete Ampo Ordiziaren jokalariei, baina alderdi txarra ere eduki dezakete, konfiantza gehiegitxorekin zelairatzea. Axio Arañak argi hitz egin du aste honetan: “Praka motzak jantzi aurretik irabazi behar dugula uste badugu, oker gaude. Denok dakigu errugbian jokatzen, eta Gernika talde sendoa da”. Ordiziak ez du aparteko bajarik finalerdiei begira.
Partidaren bukaerarako, berriz, klubak deialdia egin die Altamirara inguratzen diren zale guztiei: zelaira jaits daitezela taldearekin argazki erraldoi bat ateratzeko. Finala telebistan ere ikusi ahal izango da, ETBKn.
Kimuak Espainiako Txapelketan
Joan den asteburuan Espainiako Txapelketa irabazi eta gero, Espainiako Txapelketan ariko dira Ordiziako Rugby Elkarteko kimuak asteburu honetan, Valladoliden. Ligaxka moduko bat jokatu beharko dute Santboiana, VRAC eta Cajasol Cienciaseko kimuen aurka.














