Asteburuko zine emanaldian ordutegi aldaketak daude
Gaurtik astelehenera bitarte Titanic filma emango dute Ordiziako Herri Antzokian, hiru dimentsiotan. Proiektatzeko modua, hala ere, ez da berritasuna, baizik eta ordutegi bereziak izango direla. Gaur 22:15ean emango dute, bihar 19:00etan eta 22:15ean,...
Gaurtik astelehenera bitarte Titanic filma emango dute Ordiziako Herri Antzokian, hiru dimentsiotan. Proiektatzeko modua, hala ere, ez da berritasuna, baizik eta ordutegi bereziak izango direla. Gaur 22:15ean emango dute, bihar 19:00etan eta 22:15ean, eta etzi eta astelehenean 19:00etan.
Maiatzetik uztailera bitarteko bonoak ere salgai daude dagoeneko: 15 euroan 6 film ikusteko aukera izango da. Azkenik, Herri Antzokiak jakinarazi du igandeko arratsaldeetako haurrentzako filmarik ez dela egongo irailera arte.













