Ataunen 16 eta 10 kilometroko ibilaldiak antolatu dituzte, iganderako
Ataun Kirol Elkarteak bi urtez behingo ibilaldi ‘motzak’ antolatu ditu igande honetarako, maiatzak 6. Luzeraz eta iraupenez askoz sendoagoa izan ohi den Jentilen Bideetatik biurtekoaren tarteko urteari dagokion ibilaldia da etzikoa. Iaz egin zuten Jentilen Bideetatik (48 km), eta 2013an tokatuko da berriz. Aurtengoari dagokionez, bi aukera ipini dizkiete ibiltariei. Ibilaldi luzea deiturikoak 16 kilometro inguru ditu; motzagoak, 10 kilometro. Bi ekimenen gune nagusia San Gregorio auzoa izango da, handik abiatuko direlako oinez, eta bertan bukatuko dute jarduna. Ibilbide luzean, San Gregoriotik berehala gorantz abiatu, Gaztiñerre eta Arteta parajeetatik igaro, eta Urkillagara iritsiko dira. Atxurrenera jaitsi, eta Muñotatik gora atzera beste igoera bat izango dute, Muskiko bordaraino. Handik San Gregoriora jaitsita bukatuko da ibilbidea, Telletxetik barrena. Lau-bat orduko iraupena izango du, eta oinezkoak 08:00etan abiatuko dira. Ibilbide motzean aurreneko zatia soilik egingo dute ibiltariek: San Gregorio-Gaztiñerre-Arteta-Urkillaga-Txulo-Atxurrene-Muñota-Urbitarte-San Gregorio. Bide hori osatzeko bi ordu eta erdi beharko dute, gutxi gora-behera. Ibilaldi neurtuak eta kontrolatuak izango dira, biak ala biak. Bizpahiru laguneko taldeetan irtengo dira partaideak, eta ibilbidean barrena antolatzaileek jarriko dituzten kontrol-guneetatik pasatu beharko dute, nahitaez, ezarritako denbora tartearen barruan. Txartela zigilatuko diete horietan, eta jatekoa nahiz edatekoa egongo da. Sailkapenik ez du zehaztuko antolakuntzak. Izena irteera-lekuan eman behar da, igandean bertan, [...]
Ataun Kirol Elkarteak bi urtez behingo ibilaldi ‘motzak’ antolatu ditu igande honetarako, maiatzak 6. Luzeraz eta iraupenez askoz sendoagoa izan ohi den Jentilen Bideetatik biurtekoaren tarteko urteari dagokion ibilaldia da etzikoa. Iaz egin zuten Jentilen Bideetatik (48 km), eta 2013an tokatuko da berriz. Aurtengoari dagokionez, bi aukera ipini dizkiete ibiltariei. Ibilaldi luzea deiturikoak 16 kilometro inguru ditu; motzagoak, 10 kilometro. Bi ekimenen gune nagusia San Gregorio auzoa izango da, handik abiatuko direlako oinez, eta bertan bukatuko dute jarduna.
Ibilbide luzean, San Gregoriotik berehala gorantz abiatu, Gaztiñerre eta Arteta parajeetatik igaro, eta Urkillagara iritsiko dira. Atxurrenera jaitsi, eta Muñotatik gora atzera beste igoera bat izango dute, Muskiko bordaraino. Handik San Gregoriora jaitsita bukatuko da ibilbidea, Telletxetik barrena. Lau-bat orduko iraupena izango du, eta oinezkoak 08:00etan abiatuko dira.
Ibilbide motzean aurreneko zatia soilik egingo dute ibiltariek: San Gregorio-Gaztiñerre-Arteta-Urkillaga-Txulo-Atxurrene-Muñota-Urbitarte-San Gregorio. Bide hori osatzeko bi ordu eta erdi beharko dute, gutxi gora-behera.
Ibilaldi neurtuak eta kontrolatuak izango dira, biak ala biak. Bizpahiru laguneko taldeetan irtengo dira partaideak, eta ibilbidean barrena antolatzaileek jarriko dituzten kontrol-guneetatik pasatu beharko dute, nahitaez, ezarritako denbora tartearen barruan. Txartela zigilatuko diete horietan, eta jatekoa nahiz edatekoa egongo da. Sailkapenik ez du zehaztuko antolakuntzak.
Izena irteera-lekuan eman behar da, igandean bertan, ibilaldia hasi aurretik.













