Atzo hasi zen Jose Antonio Munduate idiazabaldarraren aurkako epaiketa
Atzo hasi zen Madrilgo Auzitegi Nazionalean Jose Antonio Munduateren, Santutxun bizi den idiazabaldarraren, eta beste 12 euskal herritarren aurkako epaiketa. Askatasuna erakundeko kide izateagatik zazpi urteko kartzela zigorra eskatzen dute Jose Antoni...
Atzo hasi zen Madrilgo Auzitegi Nazionalean Jose Antonio Munduateren, Santutxun bizi den idiazabaldarraren, eta beste 12 euskal herritarren aurkako epaiketa. Askatasuna erakundeko kide izateagatik zazpi urteko kartzela zigorra eskatzen dute Jose Antonio Munduate izaldarrarentzat atzo, maiatzak 3, Auzitegi Nazionalean hasi zen D3M eta Askatasuna erakunde politikoen aurkako epaiketan.
Eusko Legebiltzarrerako 2009ko hauteskundeetara begira ETAren agindupean aritzea leporatzen diete hamahiru auzipetuei, eta, guztira, 109 urteko espetxe zigorraren eskaerari aurre egin beharko diete.
Eguerdiko ordubata aldera deklaratu zuen atzo Munduatek epailearen aurrean. Ezeztatu egin zuen ETAren aginpudean sortu zutenik Askatasuna alderdia.
Informazio gehiago Zirika Irratian.
Munduate eta beste auzipetuak agertzen diren bideoa ikusgai hemen.













