'Elurra galtza motzetan' liburuaren aurkezpena
Gabriel Korta idazle errenteriarrak Elurra galtza motzetan poema liburua aurkeztu zuen atzo Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Urretxurekin eta Zumarragarekin hartu eman berezia dauka Kortak. Iñaki Bastarrika urretxuarra izan da lanaren editore, eta Andoni Salamero poeta zumarragarra laguna du.
Bastarrikaren arabera, «Kortak liburu honetan bildu dituenak bizitzari eta heriotzari buruzko gogoetak dira». Publikatzen duen bosgarren lana den arren, Kortak dioenez, «nire kontzientzian bigarrena da».
Poetak lantzen duen beste gaietako bat, «etxeko espezialitatea» Bastarrikaren hitzetan, buruko gaixotasunak dira. «Nik gaixotasuna daukat: estigma. Ni eta besteak gaude, eta bizitzeko besteak behar ditugu, bestela ez gara ezer», dio poetak.
Gotzon Aranburu kazetariak bideoz jaso zuen aurkezpena.













