Gaurko eman behar da izena pilota txapelketa herrikoian
Emaneurre taldeak antolatutako Ordiziako esku pilota txapelketa herrikoian izena emateko epea gaur bukatuko da. www.emaneurre.com webgunean ez ezik, Sugaar, Amonane, Urdin, Leizea eta Orlegi tabernetan ere eman daiteke izena. Bikoteko 20 euro ordaindu behar da. Pilotan federatuta daudenek ezingo dute parte hartu txapelketan. Parte hartu nahi dutenek, berriz, honako baldintzak bete beharko dituzte: Ordizian jaioa edo erroldatua izatea, eta hala ez bada ere, herriarekin lotura zuzena izatea. Txapelketaren antolatzaileek hilaren 9rako deitu dute norgehiagokak eta datak zehazteko lehen bilera. 20:00etan izango da bilera, frontoiko lokalean. Bilerara gerturatzea ezinbestekoa da, besteak beste, egun horretan ordaindu behar delako txapelketaren izen-ematea.
Emaneurre taldeak antolatutako Ordiziako esku pilota txapelketa herrikoian izena emateko epea gaur bukatuko da. www.emaneurre.com webgunean ez ezik, Sugaar, Amonane, Urdin, Leizea eta Orlegi tabernetan ere eman daiteke izena. Bikoteko 20 euro ordaindu behar da.
Pilotan federatuta daudenek ezingo dute parte hartu txapelketan. Parte hartu nahi dutenek, berriz, honako baldintzak bete beharko dituzte: Ordizian jaioa edo erroldatua izatea, eta hala ez bada ere, herriarekin lotura zuzena izatea.
Txapelketaren antolatzaileek hilaren 9rako deitu dute norgehiagokak eta datak zehazteko lehen bilera. 20:00etan izango da bilera, frontoiko lokalean. Bilerara gerturatzea ezinbestekoa da, besteak beste, egun horretan ordaindu behar delako txapelketaren izen-ematea.














