Irene Sarria donostiarrak irabazi du Loinatz jaietako kartel lehiaketa
Gaur goizean banatu dituzte Beasaingo Loinatz jaietako kartela aukeratzeko lehiaketaren sariak. Irene Sarria donostiarrak jaso du sari nagusia, Punttu-punttuan lanari esker. Kartel hori erabiliko dute, bai herrian zehar jartzeko eta baita jaietako egitarauaren azalerako ere. Gaztetxoen mailan berriz, Irati Gonzalezen lana saritu dute. Lan horiek eta lehiaketan parte hartu duten beste guztiak, hilaren 13ra arte ikusgai egongo dira, Usurbe antzokian. Koldo Agirre alkateak azaldu duenez, denera 66 kartel jaso dituzte, horietako gehienak gaztetxoen mailan. “Ikastetxeetatik urtero egiten duten lana eskertu” nahi izan zuen Agirrek, “54 lan jasotzea, kopuru polita” baita. Helduen mailan berriz, 12 lan jaso dituzte. Horietatik, maila bakoitzean launa lan aukeratu zituen epaimahaiak, eta jendeak udalaren webgunean emandako botoen bidez aukeratu dute irabazlea. Nagusien mailan, 701 boto jaso ditu Irene Sarriak. Bigarren berriz, Mikel Cerdeira beasaindarra gelditu da, Gora Beasain lanarekin, 521 boto jasota. Sarriak azaldu duenez, iaz izan zen aurrenekoz Mariren jaitsieran, eta “zirrara handia” sentitu zuen. Herriko argi guztiak itzali ziren unea “magikoa” iruditu zitzaion, eta hori irudikatu nahi izan du bere lanean. Gaztetxoetan, Irati Gonzalezen Hamaika aukera lanak 261 boto jaso ditu, La Salleko ikasle talde batek egindako Koloreak zintzilik lanak baino zazpi boto gehiago. Gonzalezek, ‘B’ formako ahatearen jokoaren moduko bat egin du, eta [...]
Gaur goizean banatu dituzte Beasaingo Loinatz jaietako kartela aukeratzeko lehiaketaren sariak. Irene Sarria donostiarrak jaso du sari nagusia, Punttu-punttuan lanari esker. Kartel hori erabiliko dute, bai herrian zehar jartzeko eta baita jaietako egitarauaren azalerako ere. Gaztetxoen mailan berriz, Irati Gonzalezen lana saritu dute. Lan horiek eta lehiaketan parte hartu duten beste guztiak, hilaren 13ra arte ikusgai egongo dira, Usurbe antzokian.
Koldo Agirre alkateak azaldu duenez, denera 66 kartel jaso dituzte, horietako gehienak gaztetxoen mailan. “Ikastetxeetatik urtero egiten duten lana eskertu” nahi izan zuen Agirrek, “54 lan jasotzea, kopuru polita” baita. Helduen mailan berriz, 12 lan jaso dituzte. Horietatik, maila bakoitzean launa lan aukeratu zituen epaimahaiak, eta jendeak udalaren webgunean emandako botoen bidez aukeratu dute irabazlea.
Nagusien mailan, 701 boto jaso ditu Irene Sarriak. Bigarren berriz, Mikel Cerdeira beasaindarra gelditu da, Gora Beasain lanarekin, 521 boto jasota. Sarriak azaldu duenez, iaz izan zen aurrenekoz Mariren jaitsieran, eta “zirrara handia” sentitu zuen. Herriko argi guztiak itzali ziren unea “magikoa” iruditu zitzaion, eta hori irudikatu nahi izan du bere lanean. Gaztetxoetan, Irati Gonzalezen Hamaika aukera lanak 261 boto jaso ditu, La Salleko ikasle talde batek egindako Koloreak zintzilik lanak baino zazpi boto gehiago. Gonzalezek, ‘B’ formako ahatearen jokoaren moduko bat egin du, eta bertan, Beasaingo festetako irudiak sartu ditu.
Epaimahaiaren izenean, Jokin Telleriak azaldu du lehiaketan “maila ona eta itxurazko lanak” izan direla, eta “aukeratzea zaila” egin zaiela. Hala ere, aurten zorte gehixeago izan dutela azaldu du, kartel bat beharrean, lau aukeratu baitituzte, eta horrek “aukeratzerako garaian abaniko zabalagoa” eman die.













