Kantabrian jokatuko du bihar Estanda Ordiziak
Espainiako Zilarrezko mailan ari den Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak hil ala biziko partida jokatuko du bihar Kantabrian Guarnizo taldearen aurka. Estanda Ordizia bigarren doa sailkapenean, liderrarengandik bi puntura, eta asteburuan pun...
Espainiako Zilarrezko mailan ari den Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak hil ala biziko partida jokatuko du bihar Kantabrian Guarnizo taldearen aurka. Estanda Ordizia bigarren doa sailkapenean, liderrarengandik bi puntura, eta asteburuan puntuak lortzea ezinbesteko zaio igoera fasea jokatzeko aukerari eusteko.
Emilio Ortiz entrenatzailearen esanetan, hartu beharreko arrisku guztiak hartuko dituzte biharko partidan hiru puntuekin itzultzeko. “Baja asko ditugu, baina konbentzituta nago ahal duten guztia egingo dutela jokalariek partida aurrera ateratzeko”. Bi jardunaldi besterik ez dira falta liga erregularra bukatzeko.













