Lazkaomendiko festek emango diete jarraipena Lazkaokoei, asteburuan
San Prudentzio jaiak asteartean bukatu ondoren, asteburu honetan Lazkaomendiko festek hartuko diete lekukoa, ohitura den bezala. Bihar eta etzi, larunbat-igandeak hartuko dituzte lazkomenditarrek auzoko ospakizunak garatzeko. Kirola, oturuntza herrikoiak, jolasak, ohiturazko ekitaldiak, eta batez ere erromeria giroa izango da bihar-etzitan Lazkaomendin. Egitaraua: LARUNBATA, maiatzak 5 16:00. Lazkaomendiko 37. Txirrindulari Proba, gazteentzat (ibilbidea ikusteko, hemen). 18:00. Potxin eta Patxin pailazoak. 18:30. Astiazaran II.a eta Agurtzane trikitilariekin erromeria. 21:00. Auzo afaria, Lartxai elkartean. Jan-zerrenda: zizka-mizkak eta arkumea. Izen-ematea: itxita. 23:00. Erromeria, Astiazaran eta Agurtzane trikitilariekin. IGANDEA, maiatzak 6 08:30. Lazkaomendiko ibilaldi neurtuaren hasiera, Lazkaoko plazatik. Ibilbidea: plaza, Enpaundi, Beiztin, Amundarain, Abalin, Gurutzeagaetxeberri, Maiz Goena, Ixurrene (amaiera). Bukaeran, haurrentzat otamena izango da (ogitartekoa); helduek eurena ordaindu egin beharko dute. 11:00. Meza, San Joan Ante Portam Latinam ermitan. 11:30. Haur jolasak, Lazkaotxiki Musika Eskolako banda eta trikitilariak, Oin-Arin dantza taldea. Ondoren: Iker Zubeldia eta Julio Soto bertsolariak. 17:30. Herri kirolak: Iñaki eta Inaxio Perurena harrijasotzaileak; Otaegi-Otaño eta Arrospide-Mugertza IIa. aizkolariak, binaka. Ondoren: asto karrera. 19:00. Izer eta Alabier trikitilariekin eta bertsolariekin erromeria.
San Prudentzio jaiak asteartean bukatu ondoren, asteburu honetan Lazkaomendiko festek hartuko diete lekukoa, ohitura den bezala. Bihar eta etzi, larunbat-igandeak hartuko dituzte lazkomenditarrek auzoko ospakizunak garatzeko. Kirola, oturuntza herrikoiak, jolasak, ohiturazko ekitaldiak, eta batez ere erromeria giroa izango da bihar-etzitan Lazkaomendin.

Lazkaomendi gainean, haur jolasak, iazko maiatzean. Arg.: Mikel Albisu
Egitaraua:
LARUNBATA, maiatzak 5
- 16:00. Lazkaomendiko 37. Txirrindulari Proba, gazteentzat (ibilbidea ikusteko, hemen).
- 18:00. Potxin eta Patxin pailazoak.
- 18:30. Astiazaran II.a eta Agurtzane trikitilariekin erromeria.
- 21:00. Auzo afaria, Lartxai elkartean. Jan-zerrenda: zizka-mizkak eta arkumea. Izen-ematea: itxita.
- 23:00. Erromeria, Astiazaran eta Agurtzane trikitilariekin.
IGANDEA, maiatzak 6
- 08:30. Lazkaomendiko ibilaldi neurtuaren hasiera, Lazkaoko plazatik. Ibilbidea: plaza, Enpaundi, Beiztin, Amundarain, Abalin, Gurutzeagaetxeberri, Maiz Goena, Ixurrene (amaiera). Bukaeran, haurrentzat otamena izango da (ogitartekoa); helduek eurena ordaindu egin beharko dute.
- 11:00. Meza, San Joan Ante Portam Latinam ermitan.
- 11:30. Haur jolasak, Lazkaotxiki Musika Eskolako banda eta trikitilariak, Oin-Arin dantza taldea.
- Ondoren: Iker Zubeldia eta Julio Soto bertsolariak.
- 17:30. Herri kirolak: Iñaki eta Inaxio Perurena harrijasotzaileak; Otaegi-Otaño eta Arrospide-Mugertza IIa. aizkolariak, binaka.
- Ondoren: asto karrera.
- 19:00. Izer eta Alabier trikitilariekin eta bertsolariekin erromeria.













