Ordizian ere atez ateko hondakin bilketa sistemarantz
Gaur goizean Ordiziako Udaleko Gobernu Taldeak prentsaurrekoa eman du hondakinen kudeaketari buruz hartu duen erabakia herritarrei ezagutarazi eta azaltzeko, eta baita eredu aldaketa hori gauzatzeko abiatuko duten prozesuaren berri emateko ere. Igor Egurenek azaldu duenez, “Gaiak eskatzen duen hausnarketa eta planifikazioa” egin du udalak gai honen inguruan, eta horregatik aurrez-aurre herritarren kezkak argitu eta gaiaz eztabaidatzeko prest azaldu dira. “Kezka, urduritasuna eta zalantzak sortu ditu” gaiak jendartean “edozein aldaketak gizakiongan sortzen dituen errekazioak dira hauek”, dio Egurenek, eta horiek guztiak argitzen saiatuko da udala, herritarrak informatzera zuzenduko den plangintza baten bidez. Egurenen esanetan “gizarteak ulertu behar du hondakinekin arazo bat dugula. Arazoa bai, naina konponbidea ere bai”. Horregatik ahalik eta gehien birziklatze aldera, “emaitza onenak lrtezn dituen atez-ateko sitemaren alde” egin dute, atez ateko bilketaren sistemaren alde, alegia “%80ko birziklatze maila lortzen ari den sistema bakarra delako”. Hau da, atez ateko sistemarekin “hiru aldiz gehiago murriztu daiteke errefusa”. “Eredu hobeago baten alde egin ahal izateko sujetu nagusia herritarra” dela azaldu dute eta udalak “herritarrengan sinesten” duela azaldu du, “badakigulako elkarrekin ondo egingo dugula”. Bilketa sistema hau 2013ko ekainerako edo ezarrita egotekoa aurreikusten da. Hona hemen Udalak Ordiziarrentzat prestatu duen informazio plangintzaren kronologia: Hondakinen kudeaketari buruzko hausnarketa partekatzeko udalak informazio kanpaina [...]
Gaur goizean Ordiziako Udaleko Gobernu Taldeak prentsaurrekoa eman du hondakinen kudeaketari buruz hartu duen erabakia herritarrei ezagutarazi eta azaltzeko, eta baita eredu aldaketa hori gauzatzeko abiatuko duten prozesuaren berri emateko ere.
Igor Egurenek azaldu duenez, “Gaiak eskatzen duen hausnarketa eta planifikazioa” egin du udalak gai honen inguruan, eta horregatik aurrez-aurre herritarren kezkak argitu eta gaiaz eztabaidatzeko prest azaldu dira. “Kezka, urduritasuna eta zalantzak sortu ditu” gaiak jendartean “edozein aldaketak gizakiongan sortzen dituen errekazioak dira hauek”, dio Egurenek, eta horiek guztiak argitzen saiatuko da udala, herritarrak informatzera zuzenduko den plangintza baten bidez.
Egurenen esanetan “gizarteak ulertu behar du hondakinekin arazo bat dugula. Arazoa bai, naina konponbidea ere bai”. Horregatik ahalik eta gehien birziklatze aldera, “emaitza onenak lrtezn dituen atez-ateko sitemaren alde” egin dute, atez ateko bilketaren sistemaren alde, alegia “%80ko birziklatze maila lortzen ari den sistema bakarra delako”. Hau da, atez ateko sistemarekin “hiru aldiz gehiago murriztu daiteke errefusa”.
“Eredu hobeago baten alde egin ahal izateko sujetu nagusia herritarra” dela azaldu dute eta udalak “herritarrengan sinesten” duela azaldu du, “badakigulako elkarrekin ondo egingo dugula”.
Bilketa sistema hau 2013ko ekainerako edo ezarrita egotekoa aurreikusten da.
Hona hemen Udalak Ordiziarrentzat prestatu duen informazio plangintzaren kronologia:
Hondakinen kudeaketari buruzko hausnarketa partekatzeko udalak informazio kanpaina abiatuko du datorren astean. sei batzar antolatu ditugu herriko auzoetan, parte-hartze zinegotzigoak herritarrekin biltzeko egin ohi dituen eskema berean.
• Ekainaren 16an eta 23an bisita gidatuak egingo ditugu Sasietara eta Usurbila, zabortegiaren funtzionamendua ezagutzeko eta gaikako bilketa gertutik ezagutzeko.
• Ekainaren 12an, Errausketari ateak ixten dokumentala eta Gipuzkoa Zero zabor taldearen hitzaldia izango dira herri antzokian.
• Ekainaren 29an, Ordizia: osasuna atez ate informazio bulegoa irekiko da.
Maiatza-ekaina egitaraua
• Maiatzak 10: Bilera San Bartolomeko bizilagunekin, 19:00etan.
• Maiatzak 17: Bilera Buztuntzako auzokideekin, 19:00etan.
• Maiatzak 24: Bilera eskarabilareko bizilagunekin, 19:00etan.
• Maiatzak 30: bilera san joaneko bizilagunekin, 19:00etan.
• Ekainak 7: Bilera altamirako bizilagunekin, 19:00etan.
• Ekainak 11: Bilera irekia herritarrentzat (gazteleraz), pleno aretoan, 19:00etan.
• Ekainak 12: Gipuzkoa Zero zaborren hitzaldia Herri Antzokian, 19:00etan.
• Ekainak 13: Bilera herri guneko bizilagunekin (Filipinas, Lukusin, Arana…), 19:00etan.
• Ekainak 16: Bisita gidatua Sasietara, 10:00etan.
• Ekainak 23: bisita gidatua Usurbila, 10:00 (ondoren bazkaria izango da).
• Ekainak 29: Ordizia: osasuna atez ate informazio bulegoaren aurkezpena.
*merkatari eta ostalariekin aparteko bilera egingo da gaiaren inguruan azterketa egiteko eta parte-hartze prozesuan haiekiko metodologia zehazteko.













