Udalean zuen ordezkaritza galdu arren, “herriaren alde lanean” jarraitzeko asmoa berretsi du Aralarrek
Beasaingo Aralarrek “herriaren alde lanean” jarraitzeko konpromisoa berretsi eta elkarlanean jarraitzeko gonbitea luzatu dio Bilduri. Aralarren izenean aurkeztu zen Unai Baztarrikak “bere burua proiektutik kanpo” kokatu duela diote, eta Beasaingo udalean ordezkaririk gabe gelditu badira ere, ez dutela etsi azaldu dute. Udal hauteskundeetan Beasaingo zerrendan bigarren tokian aurkeztu zen Olaia Uhartek azaldu duenez, “urte bete da Aralarrek Beasainen udalgintzarako programa aurkeztu zuela, eta beasaindarren 319 botori esker, zinegotzi baten ordezkaritza lortu zuela”. Ordezkaritza horri esker, Bildurekin gobernu akordioa egin eta udalean lanean hasi ziren. Hasieratik, Aralarren asmoa “beasaindarren eta Beasaigo herriaren alde lanean jardutea” izan dela dio Uhartek, eta proiektu hura “oinarri eta helburu izanda, ilusioz lanean” jarraitzen dutela. Hauteskunde haietan Aralarren izenean zerrendaburu aurkeztu eta zinegotzi kargua hartu zuen Unai Baztarrikak, bere burua “Aralarren proiektutik kanpo” kokatu zuela azaldu dute, alderdiaren barruan “gehiengoz hartu zen erabaki baten kontra agertu zelako”. Hala, “autoesklusio horren ondorioz, zinegotzi kargua uzteko” eskatu zioten. Eskari formal horrek ez du erantzun ofizialik izan, Ernesto Merinok azaldu duenez; “bere garaian, komunikabideen bidez jakin genuen ez duela kargua uzteko asmorik”. Merinoren arabera, “gauza jakina da kargu publikoak pertsonalak direla juridikoki, nahiz eta moralki eta etikoki proiektuarenak izan; hau da, bakoitza zerrenda batean aurkezten da, proiektu baten izenean; [...]
Beasaingo Aralarrek “herriaren alde lanean” jarraitzeko konpromisoa berretsi eta elkarlanean jarraitzeko gonbitea luzatu dio Bilduri. Aralarren izenean aurkeztu zen Unai Baztarrikak “bere burua proiektutik kanpo” kokatu duela diote, eta Beasaingo udalean ordezkaririk gabe gelditu badira ere, ez dutela etsi azaldu dute.
Udal hauteskundeetan Beasaingo zerrendan bigarren tokian aurkeztu zen Olaia Uhartek azaldu duenez, “urte bete da Aralarrek Beasainen udalgintzarako programa aurkeztu zuela, eta beasaindarren 319 botori esker, zinegotzi baten ordezkaritza lortu zuela”. Ordezkaritza horri esker, Bildurekin gobernu akordioa egin eta udalean lanean hasi ziren. Hasieratik, Aralarren asmoa “beasaindarren eta Beasaigo herriaren alde lanean jardutea” izan dela dio Uhartek, eta proiektu hura “oinarri eta helburu izanda, ilusioz lanean” jarraitzen dutela.
Hauteskunde haietan Aralarren izenean zerrendaburu aurkeztu eta zinegotzi kargua hartu zuen Unai Baztarrikak, bere burua “Aralarren proiektutik kanpo” kokatu zuela azaldu dute, alderdiaren barruan “gehiengoz hartu zen erabaki baten kontra agertu zelako”. Hala, “autoesklusio horren ondorioz, zinegotzi kargua uzteko” eskatu zioten. Eskari formal horrek ez du erantzun ofizialik izan, Ernesto Merinok azaldu duenez; “bere garaian, komunikabideen bidez jakin genuen ez duela kargua uzteko asmorik”.
Merinoren arabera, “gauza jakina da kargu publikoak pertsonalak direla juridikoki, nahiz eta moralki eta etikoki proiektuarenak izan; hau da, bakoitza zerrenda batean aurkezten da, proiektu baten izenean; eta proiektua uzten duzunean, logikoena eta etikoena da, kargua uztea”. Aralar alderdiaren ordezkari nagusi eta sortzaileetako bat izan zen Patxi Zabaletaren adibidea jarri zuen Merinok, hark alderdia utzi zuenean, Iruñean zuen zinegotzi kargua ere utzi egin baitzuen.
Egoera horrek, “udalean ordezkaritzarik gabe” utzi dituela gogorarazi du Uhartek. Baina egoera horrek ez dituela etsi eta “inoiz baino tinkoago eta ilusio handiagoarekin Beasaingo herriaren alde lanean” jarraitzeko konpromisoa agertu du. “Are gehiago, Euskal Herriak bizi duen egoera zail bezain itxaropentsu honetan”. Hori dela eta, egoerak eskatzen dituen “erantzun bizkor bezain arduratsuak” emateko prestutasuna agertu nahi izan diete herriko eragile sozial eta politikoei, elkarlanerako eskua luzatzearekin batera. Eta bereziki, “orain arte udalean bidelagun” izan duten Bildu koalizioari egin diote elkarlanerako eskaintza, “Aralar eta Bilduren artean hitzartu genuen gobernu programa garatzeko, eta Euskal Herrian hasitako indar metaketa eta elkarlanari, Beasainen ere jarraipena emateko”.













