Urkia auzoan festak, asteburuan
Itsasondoko Urkia auzoko bizilagunek eta kanpoan bizi direnek Gurutze festen mardulena asteburuan ospatuko dute, larunbatean eta igandean. Zaindariaren eguna, Santikutz, ostegunean izan zuten, meza, hamaiketako, bazkari eta trikitilariek hornituta. Hauxe da astebururako prestatu duten egitaraua: LARUNBATA, maiatzak 5 18:00. 29. mus txapelketa herrikoia. 21:00. Lagunarteko afaria, elkartean. 23:00. Laja eta Mikel trikitilariekin erromeria. IGANDEA, maiatzak 6 10:00. Meza. 11:00. Hamaiketakoa, Epelde eta Lutxurdio trikitilariekin. 14:30. Bazkaria. 18:30. Emakumezkoen toka txapelketa. 19:00. Gizonezkoen 29. toka txapelketa. 20:00. Epelde eta Lutxurdio trikitilariak. Bestetik, festetan zehar antxume bat zotz egingo dute Urkiko jai batzordekoek. Errifa-txartelak saltzen ari dira, eta bihar-etzitan ere izango da erosteko aukera. Zozketa igandean 20:00etan egingo dute. Larunbateko afarira edota igandeko bazkarira joateko, berriz, aurretik eman behar da izena (943 88 93 67).
Itsasondoko Urkia auzoko bizilagunek eta kanpoan bizi direnek Gurutze festen mardulena asteburuan ospatuko dute, larunbatean eta igandean. Zaindariaren eguna, Santikutz, ostegunean izan zuten, meza, hamaiketako, bazkari eta trikitilariek hornituta.

Urkia auzoko plaza, iraileko Gurutze festetan. Arg.: Aimar Maiz
Hauxe da astebururako prestatu duten egitaraua:
LARUNBATA, maiatzak 5
- 18:00. 29. mus txapelketa herrikoia.
- 21:00. Lagunarteko afaria, elkartean.
- 23:00. Laja eta Mikel trikitilariekin erromeria.
IGANDEA, maiatzak 6
- 10:00. Meza.
- 11:00. Hamaiketakoa, Epelde eta Lutxurdio trikitilariekin.
- 14:30. Bazkaria.
- 18:30. Emakumezkoen toka txapelketa.
- 19:00. Gizonezkoen 29. toka txapelketa.
- 20:00. Epelde eta Lutxurdio trikitilariak.
Bestetik, festetan zehar antxume bat zotz egingo dute Urkiko jai batzordekoek. Errifa-txartelak saltzen ari dira, eta bihar-etzitan ere izango da erosteko aukera. Zozketa igandean 20:00etan egingo dute. Larunbateko afarira edota igandeko bazkarira joateko, berriz, aurretik eman behar da izena (943 88 93 67).













