Zaldibian txondorra egiten hasiko dira, igandean
Galduta dauden edo galtzear diren lanbideak ezagutzeko dinamikaren barruan, ikazkintzari lekua egingo diote datozen asteotan Zaldibian. Txondorgintzari, zehatzago. Igande eguerdian hasiko dira txondorra egiteko lanak. Xanti ‘Naparra’ herritarra gidari dutela, auzolanean prestatuko dute egur meta. Igandean hasiko dira aurreneko lanekin, eta garai batean egur ikatza nola egiten zuten prozesu guztia erakutsiko dute ondoren, San Joan bezperara (ekainak 23) bitartean. Auzolanean egingo dituzte zaldibiarrek prestaketa lanak. Udaleko parte-hartze batzordean atera zen gaia, eta langintzan Xanti Naparrari laguntzeko talde bat eratu dute. Xanti ‘Naparra’, jaiotzez Dorraokoa (Nafarroa), gaztetan ikazkin ibili zen, bere anaiekin batera, Sakanako eta Urbasako mendi-basoetan. Orain, herritar guztiei eta batez ere haurrei nahiz gazteei emango die ikazkintza bertatik bertara ikusteko aukera, baita prozesu osoa jarraitzekoa ere. Txondorra piztu aurretik, ordea, zeregin ugari ezagutzeko modua izango da. Lehen ekitaldia igandean da, maiatzak 6. Eguerdian puntuan hasiko dira, lehenik azalpenak eta ekimenaren nondik norakoak jakinarazita. Ibarguren auzoko bihurgune handiaren ondoko basoan jarriko dute txondorra, hilerritik gorako bidean. Egurra erosteko laguntza udalak eman du, eta Ibargurengo basoa ere herriarena da. Orain, auzolanean hainbat zereginetan lagun diezaiokete zaldibiarrek Xanti Naparrari: lurra zopizartzen, egurra neurrira mozten eta estalpea egiten, txondorra eraikitzen, garoz eta lurrez estaltzen… Ondoren, hogei bat egunean txondorra zaintzen egongo dira, behin [...]
Galduta dauden edo galtzear diren lanbideak ezagutzeko dinamikaren barruan, ikazkintzari lekua egingo diote datozen asteotan Zaldibian. Txondorgintzari, zehatzago. Igande eguerdian hasiko dira txondorra egiteko lanak. Xanti ‘Naparra’ herritarra gidari dutela, auzolanean prestatuko dute egur meta. Igandean hasiko dira aurreneko lanekin, eta garai batean egur ikatza nola egiten zuten prozesu guztia erakutsiko dute ondoren, San Joan bezperara (ekainak 23) bitartean.
Auzolanean egingo dituzte zaldibiarrek prestaketa lanak. Udaleko parte-hartze batzordean atera zen gaia, eta langintzan Xanti Naparrari laguntzeko talde bat eratu dute. Xanti ‘Naparra’, jaiotzez Dorraokoa (Nafarroa), gaztetan ikazkin ibili zen, bere anaiekin batera, Sakanako eta Urbasako mendi-basoetan. Orain, herritar guztiei eta batez ere haurrei nahiz gazteei emango die ikazkintza bertatik bertara ikusteko aukera, baita prozesu osoa jarraitzekoa ere.
Txondorra piztu aurretik, ordea, zeregin ugari ezagutzeko modua izango da. Lehen ekitaldia igandean da, maiatzak 6. Eguerdian puntuan hasiko dira, lehenik azalpenak eta ekimenaren nondik norakoak jakinarazita. Ibarguren auzoko bihurgune handiaren ondoko basoan jarriko dute txondorra, hilerritik gorako bidean.
Egurra erosteko laguntza udalak eman du, eta Ibargurengo basoa ere herriarena da. Orain, auzolanean hainbat zereginetan lagun diezaiokete zaldibiarrek Xanti Naparrari: lurra zopizartzen, egurra neurrira mozten eta estalpea egiten, txondorra eraikitzen, garoz eta lurrez estaltzen… Ondoren, hogei bat egunean txondorra zaintzen egongo dira, behin egoste prozesua hasitakoan. Bukaeran, gaineko lur eta orbel estalkia kendu, eta atzera lurrez estaliko dute ikatz piloa, hotz dadin.
Txondorra maiatzaren 26-27ko asteburuan piztuko duten aurreikuspena egin dute batzordekoek eta ikazkinak. Hala ere, igande honetatik aurrera larunbatero 11:00etan langintza nola doan jakiteko azalpenak emango dituzte txondor-lekuan bertan. Lardizabal herri eskolako haurrentzat bisita bereziak ere prestatu dituzte.
Ikazkintza ekimena San Joan bezpera ingururako bukatzea da asmoa.














