Gazta Egun hunkigarria
Urtero inguratzen da jende izugarri Idiazabalgo Gazta Egunean, baina atzokoan inoiz baino jende gehiago ibili zela zioten urtero hutsik egiten ez dutenek. Aurten, gainera, Gazta Egunean berebiziko garrantzia zuten bi pertsona oso maitatu falta ziren: A...
Urtero inguratzen da jende izugarri Idiazabalgo Gazta Egunean, baina atzokoan inoiz baino jende gehiago ibili zela zioten urtero hutsik egiten ez dutenek. Aurten, gainera, Gazta Egunean berebiziko garrantzia zuten bi pertsona oso maitatu falta ziren: Antton Irizar eta Domingo Goiburu. Hauei omenalditxo bat egin zitzaien, biei bertso bana abestuaz, eta minutu bateko isilunea egin zuten.
Herritarrek egin zituzten, ohi bezala, gazta onena epaitzeko lanak, eta Oiartzungo Galtzata baserriko gazta atera zen garaile. Bigarren postua Olaberriako Olalde baserrikoek eta hirugarrena Unanueko Balda baserrikoek irabazi zuten. Posturik ederrenaren txapela berriz Idiazabalgo Aranburu Elkartekoek irabazi zuten, gazta onenen zerrendan bostgarren gelditu zirelarik.