Landa eremuko hobekuntzei eta laguntzei buruz hitzaldia egingo dute Itsasondon, bihar
Itsasondoko landa ingurunea eta naturguneak babesteko, zaintzeko eta hobetzeko ekimenarekin jarraituz, udalak hitzaldi bat antolatu du biharko, asteazkena. Baserritarrak: Itsasondoko naturaren zaintzaileak. Gaztelekuan (Goiko plaza, 2) 19:30ean hasiko ...
Itsasondoko landa ingurunea eta naturguneak babesteko, zaintzeko eta hobetzeko ekimenarekin jarraituz, udalak hitzaldi bat antolatu du biharko, asteazkena. Baserritarrak: Itsasondoko naturaren zaintzaileak. Gaztelekuan (Goiko plaza, 2) 19:30ean hasiko da. Landa eremua hobetu ahal izateko laguntza eman nahi dute.
Itsasondoko Udalak orain urte batzuk ekin zion herriko ingurune naturala kontserbatzeari. «Hainbat ekimen egin dira: baso autoktonoak birlandatu, iba ertzeko habitatak berreskuratu, toki horiek ezagutzeko irteerak egin, hitzaldiak… Horrez gain, landa-eremuaren hobekuntzan eta kontserbazioan ere aritu gara», azaldu dute udaletik. Biharko hitzaldia azken gai horri lotutakoa izango da.
Jabeentzat informazioa
Baserri inguruak ekologikoki hobetzeko lanean, auzoetara zabaldu nahi du udalak lanketa. Lur jabeek beren landa-eremua hobetzeko interesa badute, biharko hitzaldira joateko gonbidapena egin diete.
Larreak hobetu, fruta-arbolak landatu, heskaiak sortu eta era horretako jardueren onuren inguruko informazioa emango dute. Bestetik, nekazarien kezkak nahiz beharrak ere jaso nahi ditu udalak.