Osasuna. Urtaroa: udaberria. Elementua: egurra. Organoak: gibela, besikula, begiak eta muskuluak.
Lanbroa eta Lanbroa II belardenda
Udaberria alaitasunaren eta hazkuntzaren urtaroa da. Argi gehiago daukagu eta tenperatura igoerarekin lotzen dugu udaberria, nahiz eta beti ez den horrela izaten. Hori bai, udaberrian, beti, milaka lore eta landare jaiotzen dira, eta udaberrian, beste garai batzutan bezala, gorputzak behar duena ematen digu lurrak.
Negua pasata eta gorputza berotzeko kaloria askoko platerez elikatu ondoren, gorputza garbitzeko garaia da, eta gure gibela eta bixika mainatu egingo ditugu, udaberriko landare eta frutu mikatzekin freskatuz.
Gure dietan barazki gehiago sartuko dugu, batez ere hosto eta sustrai berdekoak, wakame eta nori algak, garagar eta olo zerealak, zapore garratzak (laktofermentazioa) eta egoste laburrekin sukaldatuak. Gorputza, zirkulazio sistema osasuntsuarekin prestatuko dugu, uda ona izan dezagun. Lanbro eta Lanbro II dendek horretan lagunduko dizute, bakoitzaren neurrira egokitutako produktuekin.
Errezeta: Barazkiak baporean
Osagaiak:
Aza erdi bat txikituta, azenario bat xerratan moztuta, azalore txiki bat, edalontzi bat sagar zuku, tamari goilarakada bat, umeboshi ozpin goilarakada bat, eta kuzu goilarakada bat.
Prestakuntza:
Batetik, barazki bakoitza, bereiztuta, baporean egin eta salda guztiak ontzi batean nahastu. Bestetik, kuzua uretan urtu, eta saldarekin nahastu. Kuzua erabat gardena bihurtu arte sukaldatu. Barazkiei gainetik bota salda.